arkitekto japoniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Arata Isozaki (japonieraz: 磯崎新 Isozaki Arata , Oita, Japonia, 1931ko uztailaren 23a - Naha, 2022ko abenduaren 28a) arkitekto japoniarra izan zen. Oso aintzat hartua da mundu osoan, japoniar tradiziozko elementuak eta teknologia aurreratua maisutasunez elkartzen baititu.
Arata Isozaki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ōita, 1931ko uztailaren 23a |
Herrialdea | Japonia Japoniar Inperioa 1947) |
Heriotza | Naha eta Okinawa, 2022ko abenduaren 28a (91 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Aiko Miyawaki (en) (1972 - 2014) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tokioko Unibertsitatea Oita Uenogaoka high school (en) |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Kyoto Bartzelona Turin eta Krakovia |
Enplegatzailea(k) | Tokioko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Arts Japan Art Academy (en) |
Mugimendua | Metabolismoa Postmodernitatea |
isozaki.co.jp |
Oita hirian jaio zen, Kyushu uhartean. Tokioko Unibertsitatean ikasi zuen eta Kenzo Tange arkitekto ezagunaren ikaslea izan zen. Ikasketak amaitzean, harekin lan egin zuen, 1963an agentzia propioa ireki zuen arte.
Lehen proiektuetan tradizio japoniarra eta teknologia oso aurreratua batu zituen. 1970 urtetik aurrera, estiloz aldatzen joan zen, elementu tradizionalak elementu post-modernoengatik aldatuz, hala nola ganga, esfera eta beste hainbat irudi geometrikoengatik.
2019an Pritzker Saria irabazi du.
Isozakik ongi mugatutako espazioak erabiltzen ditu bere eraikinetan, esanahi zehatza dutenak. Eraikinetako egiturak konexio bihurtzen dira, errealitatea eta bolumenek sorten duten ilusioaren arteko konexioak. Ikusmen-efektu originalak erabiltzen ditu, ikuspuntuaren arabera eraikinaren ikusmoldea aldatzen delarik (ad: Isozaki Atea).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.