bizkaitar sismologoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Arantza Ugalde Agirre (Barakaldo, Bizkaia, 1966ko irailaren 30a) bizkaitar sismologoa da, Institut Geològic de Catalunya (euskaraz, Kataluniako Geologia-Institutua) erakundean lan egiten duena. Bartzelonako Unibertsitatean ikasi zuen.[1]
Arantza Ugalde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Arantza Ugalde Aguirre |
Jaiotza | Barakaldo, 1966ko irailaren 30a (58 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sismologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia Ramon Llull Unibertsitatea Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia (2010eko azaroaren 3a - 2018ko maiatzaren 19a) Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia (2018ko abuztuaren 1a - |
Arantza Ugalde Aguirre Bilbo inguruko Barakaldo herrian jaio zen 1966. urtean. Tàrregan (Lleida) bizi da familiarekin, eta running zalea da 2010. urtetik.[2]
Zientzia Fisikoetan lizentziatua, Bartzelonako Unibertsitatean, eta Zientzia Fisikoetan doktorea, Kataluniako Unibertsitatean. Lurrikarak ikertzen ditu. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren "Jaume Almera" Lurreko Zientzien Institutuan egiten du lan Bartzelonan 2010az geroztik. Ramon Llull Unibertsitateko irakasle titularra da.[3] 1998tik 2009ra Ebroko Behatokiko Sismologia Ataleko arduraduna izan zen. Halaber, Kataluniako Institutu Geologikoko Sare Sismikoan lan egin du.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.