Tolosar kirolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Arantxa Orbegozo Rezola, (Tolosan, 1962ko abuztuaren 15a), Txitxi ezizenez ere ezagutzen da. Zaletasun eta ogibide ugari izan ditu: kirolaria, Espainako txirrindulari selekzioako masajista, Tolosan lehenengo emakumezko kale garbitzailea eta bidaiaria. Egun margolaria da, “Y si yo me reto” proiektuaren sortzailea, EITBko hainbat programatan parte hartu izan du.
Arantxa Orbegozo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1962ko abuztuaren 15a (62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirolaria, bidaiaria, margolaria eta kale-garbitzailea |
Andrés Orbegozo eta Juana Rezolaren alaba, lau ahizpen artean bera da bigarrena. Tolosako Rondila kaleko etxean eta bere gurasoek Tolosako Alde zaharreko Plaza Berrian zuten okindegiaren artean pasa zuen haurtzaroa.
Oso mugitua txikitatik, amak medikuarengana eraman zuen eta hark kirola egitea aholkatu zion. Tolosako Atletismo Taldean izena eman zuenean, 12 urterekin, Roberto Jauregi[1] ezagutu zuen, Tolosan Atletismo taldearen alde lan asko egin zuen entrenatzailea.
Haurtzaroan eta nerabezaroan Tolosako Eskout taldean parte hartu zuen, eta bertan abenturazko esperientzia ugari jaso zituen. Honek betirako eragina izango du bere bizitzan. Aldi berean, Plaza Berriko jolasek eta harremanek bidaiatzeko grina sortu zioten.
Eskola graduatua Tolosako San Jose Jesusen alaben ikastetxean atera zuen eta Batxillerra egitera Tolosako Orixe institutura joan bazen ere. ez zuen amaitu eta Administratzaile ikasketak burutzera berriz ere Tolosako San Jose ikastetxera itzuli zen. Hemen ikasetak amaitu bazituen ere, inoiz ez zuen horretan lan egin.
Aitaren arreba moja Ameriketako Estatu Batuetan bizi zen eta lau ahizpak txandaka egonaldia egin ohi zuten bertan. Arantxa lehenengo aldiz 16 urterekin joan zen eta 18 urte zituela, COU ikasketak egiteko ikasturte osoa han igaro zuen.
Lehen hastapenak atletismon egin zituen, pisu jaurtiketan eta xabalinan hain zuzen ere. Bere helburua bidaiatzea zen eta horretarako berak dioen bezala, hoberenetakoa izatea lortu behar zuen, horiek baitziren bidaiatzen zutenak.[1] 1978an Espainiako txapeldun izan zen pisu jaurtiketan eta ordura arteko errekorra gainditu zuen 11:63 metroko markarekin. [2][3]
Zizurkilko Danena Elkarteko Patxi Alkortak nesken txirrindulari talde bat osatu nahi zuen Orbeako Peli Egañarekin batera. eta Arantxari proposamena luzatu zioten. Arantxak onartu zuen eta beste lau neskei parte hartzeko gonbitea egin eta taldea osatu zen: Arantxa Orbegozo, Dina Bilbao, Josune Gorostidi, Amaia Elosegi eta Carolina Sagarmendi. Bi urtez aritu zen Orbea taldean eta 24 urterekin masajeak emateko ikasketak egin zituen. Bukatutakoan, Orbea nesken txirrindularien masajista bihurtu zen eta hiru urtez, Espaianiako txirrindularitza selekzioan masajista bezela aritu zen.
Dina Bilbaorekin batera, Irunen antolaturiko triatloian parte hartu zuen. Tolosako lehenengo triatloi taldea sustatzen ere parte hartu zuen eta Montain bike-en aritu zen.
2019ko Donostiako klasikan omenaldia jaso zuen Orbeako taldekideekin batera[4].
Ordizian ospatzen den Marino Lejarreta Klasikan parte hartzen du beste emakume txirridulariekin batera. Arantxak berak sustatu zuen emakumen talde batek parte hartzea froga horretan[5].
1982an Araxes ibaian, Txaramako auzoan, Dina Bilbao eta Amaia Elosegi tolosarrarekin batera piraguetan ibiltzeko ikastaroak ematen hasi zen.
Tolosako lehenengo emakumezko kale garbitzailea izan zen.
Txirrindularitzan masajista moduan aritu zen Espainako selekzioan.
Tolosako Josu Iztueta eta Angel Ortiz abenturazaleek Nairobitarra proiektua sortu zuten eta Arantxak parte hartu zuen bidai eta abentura ugaritan munduan zehar.[6][7]
Bidaiatzeko izan duen zaletasuna familia giroan ere praktikan jarri du zalgurdiz hainbat bidai eginez[8].
28 urterekin lehen urratsak eman zituen margolaritzan. Jose Luis Zumeta margolaria izan zuen maisu eta lagun handia. Geroztik ofizio bezala hartu zuen erakusketa ugari eginez.
30 urterekin Tolosako kultur etxean margoketa ikastaroaren irakasle bezala aritu zen hiru urtez.
Margo lanetan estilo desberdinak jorratzen ditu: erretratuak, horma irudiak... Artista polifazetikoa da, eta Estatu Batuetan, Taiwanen, Italian edo Frantzian ere egin ditu erakusketak. Bere lana bilduma pribatuetan dago, Thyssen Baronesarenean eta Imanol Uribe zinema zuzendariarenean, esaterako.
“Entrañables” [9]proiektuaren bidez, Tolosako pertsonaia ezagun eta herrikoien erretratuak txoko esanguratsuetan jarriak ditu, hala nola: Roberto Jauregi,[10] “La Pirula”,[11] [12]Petra Pintado,[13]Periko Alonso...
Erretratu anitz eginak ditu, Lance Armstrong txirrindulariarena adibide.
Pastela margotzeko Nazioarteko I. Bienaleko UNISON saria irabazi zuen "rezos" obrarekin eta Talent Seekerren (talentu bilatzaileak) zilarrezko domina 2009-2010 [14]
EITBko Arimaren margolariak saioan parte hartu du epaimahakide moduan[15] eta Itzulera programan ere parte hartu du.[8]
Arantxa bi seme-alaben ama da, Izar eta Txomin. Urte batzuetan kirola egin gabe pasatu ostean, bere gorputza eta burua zaintzea erabaki zuen. Egoera honetatik Y si yo me reto 100 días proiektua sortu du eta lortutako emaitza onak ikusita, metodoa argitaratu du eta web gunea ere sortu du. Bertan nutrizioaren inguruan aholkuak emateaz gain, ariketa fisikoa lantzen du.[16]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.