Arabiar–israeldar gatazka
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabiar-israeldar gatazkak (arabieraz: الصراع العربي الإسرائيلي, Al-Sira'a Al'Arabi A'Israili; hebreeraz: הסכסוך הישראלי-ערבי, Ha'Sikhsukh Ha'Yisraeli-Aravi) Israel eta bere inguruko herrialde arabiarren arteko gatazka armatuei eta tentsio politikoari erreferentzia egiten die, batez ere Israel eta Palestinaren artekoei.
Arabiar–israeldar gatazka | |||
---|---|---|---|
Arabiar herrialdeak Israelekin gudak izandako herrialdeak Israel Gazako lur zerrenda eta Zisjordania | |||
Data | 1920 (arabiar eta juduen arteko tirabiren hasiera) / 1948 (Israelgo sorrera) - gaur egun | ||
Lekua | Ekialde Hurbila | ||
Emaitza | Bukatzeke | ||
Gudulariak | |||
| |||
Gatazkaren izaera txandakatu egin da urteetan zehar arabiar-israeldar eskala handi batetik txikiagoa den batera, Israel eta Palestinaren arteko gatazka izanik. Palestinar-Israeldar gatazka nolabait sortu zen hainbat mugimendu ezberdinek Britania Handiko mandatuaren menpe egon zen Palestinar lurraldeen eskaeratik. Herri juduak bere “antzinako bizilekua” deitzen du hau, mugimendu panarabistak historikoki eta gaur egun palestinar arabiarrena dela argudiatzen duen bitartean, eta panislamismoaren testuinguruan lurralde hauei buruz “Lurralde Musulmanak” moduan hitz egiten dute[1].
Arabiar-israeldar gatazkaren definizioa, historia eta konponbide posibleak etengabe eztabaidatzen dira, eta arazoak aldatu egiten dira denboran zehar. Gaur egun, honako hauek dira gai nagusiak: Gazako eta Zisjordaniako Zerrendaren subiranotasuna, Jerusalemgo ekialdearen, Golanen eta Shebaako basetxeen estatusa, Israelgo kokalekuen eta errefuxiatu palestinarren etorkizuna, Israel eta Palestina estatu independente gisa onartzea, bien eskubidea bakean egoteko eta bizitzeko mehatxu eta indar-ekintzarik gabe, eta Israelen gatazka Libano eta Siriarekin.
Gaur egun, Israelek bake itunak ditu Egiptorekin eta Jordaniarekin elkarbizitza bermatzeko. Era berean, Libano, Siria eta Saudi Arabiarekin sinatutako su-eten itunak ditu, Israelen existentzia onartzen ez duten arren, praktikan liskarrak eteteko mekanismo eraginkorra izan direnak. Palestinarekin ere behin-behineko itun konplexu bat dago, Israelek eremu palestinarrari buruzko babesletza moduko bat eta su-eten partzial bat ezartzea dakarrena.