Zuberoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Arüe-Ithorrotze-Olhaibi ([aʁ̞y.e id̟ðoʁots̻e olha.iβi]) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdean dagoena.
Arüe-Ithorrotze-Olhaibi | |
---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |
Olhaibiko eliza. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Zuberoa |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Baiona |
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre |
Izen ofiziala | Aroue-Ithorots-Olhaïby |
Auzapeza | Jean-Pascal Barneix (2014-2020) |
Posta kodea | 64120 |
INSEE kodea | 64049 |
Herritarra | arüetar-ithorroztar-olhaibitar |
Geografia | |
Azalera | 17.85 |
Garaiera | 89 - 231 |
Demografia | |
Biztanleria | 236 (2018: 0) |
Dentsitatea | 13,89 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 16,76 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 47,81 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 72 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 5,67 (2011) |
Langabezia[1] | % 3,31 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 51,22 (2010) |
Erabilera | % 19,16 (2011) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1975. urtea |
Uhaitzandi eta Lauirase ibaien zenbait ibaiadar udalerritik igarotzen dira, tartean Aphura.
Zuberoako udalerri hauek ditu mugakide:
Ithorrotzen Abadia laiko bat izan zen, Zuberoako bizkonderriaren menekoa zena. Olhaibiko etxaldea ere, Zuberoako bizkonderriaren menpe zegoen eta bertako titularra Zuberoako hamar agintedunetariko bat zen.
Arüe Frantziako Iraultzaren garaian arrazoiaren tenplu bihurtu zen eta politika jakobino antierlijiotsua aplikatu Euskal Herriko herri bakarra izan zen, Bearnotik duen hurbiltasunaren ondorioz. Halaber, Pettarrako degerietako bat ere izan zen.
1790 eta 1794 artean Olhaibi Ithorrotzeko udalerrian sartu zen, Ithorrotze-Olhaibi udalerri berria sortuz. 1973ko abuztuaren 1ean Arüe izan zen aurrekoa hartu zuena, egun duen konfigurazioa osatuz.
XIX. mendearen hasieran 379 biztanle zituen udalerriak, eta hurrengo 40 urteetan pixka bat hazi zen populazioa, 500 biztanleak gaindituz. Ondoren beherako joera hartu zuen, batez ere XIX. mendearen erdialdetik aurrera eta XX. mendearen hasieran. 1999an 230 biztanle besterik ez zituen udalerriak.
Arüe-Ithorrotze-Olhaibiko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Udalerria Donejakue Bideko aldakia den Via Podiensisean kokaturik dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.