Appomattox Court Houseko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Appomattox Court Houseko gudua edota Appomattoxko gudua, 1865eko apirilaren 9an Virginia estatuko Appomattox Court House kokalekuan jazotako gudu bat da, Appomattox konderrian. Ofizialki AEBetako Gerra Zibilaren amaiera adierazi zuen, bertan Konfederazioaren Armadaren azken gudarosteek beren buruak errenditu eta haien buruzagi nagusia zen Robert E. Lee jenerala ere Ulysses S. Grant jeneral eta unionisten buruzagi nagusiari errenditu zitzaion, eta honela Konfederazioaren kapitulazioa gauzatu zen.
Appomattox Court Houseko gudua | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila | |||
1865eko apirilaren 9a, Ulysses S. Grant jeneral unionista burua Robert E. Lee jeneral konfederatu buruaren errendizioa onartzen. | |||
Data | 1865eko apirilaren 9a | ||
Lekua | Appomattox Court House, Appomattox konderria, Virginia | ||
Koordenatuak | 37°22′39″N 78°47′46″W | ||
Emaitza | Batasunaren garaipen erabakiorra eta Konfederazioaren behin betiko errendizioa | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Aurrez unionistak jada konfederatuen ahuldadeari buruz jakitun ziren, hortaz etsaiaren ihesbidea itxiarazteko saialdian ahalegindu ziren, horretarako 3 egun eskasetan 96 kilometroko ibilbide harrigarria gauzatu zuten.
Ahalegin handi honen helburua armada konfederatuaren azken gudaroste kaltetuak inguratzea zen. Leek ez zuen egoera honen berririk, beraz apirilaren 8an bere ofizial onenekin goi agintarien batzarra egin eta biharamunean zein taktika erabiliko zuten azaldu zien. Helburua unionisteen lerroen barna pasabidea irekitzea zen, haiekin borrokatzera gelditu gabe, honela Virginiako armada berri bat eratzeko asmoz.
Baina armada konfederatua bidea irekitzen hasi zenerako, soldadu konfederatuek haien gain zetorren soldadu unionisten pintza batekin topo egin zuten. Leek gudua galdutzat ikusi eta Grant jeneralak ohikoak zituen sarraskiak ekiditeko Konfederazioaren bandera unionistei errendituarazi zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.