"Applause" (euskeraz: Txalo) 2013ko ARTPOP albumeko Lady Gaga abeslari eta musikagile estatubatuarraren abestia da. Electropop-abesti bat da, non jarraitzaileei txalotzen jarraitzeko bihotz ematen dien (bertatik abestiaren izena).[1] Abestia idazteko, Lady Gagak DJ White Shadow, Julien Arias, Martin Bresso, DJ Snake, Nicolas Mercier, Nick Monson eta Dino Zisis musika-ekoizleen laguntza jaso zuen, non sintetizadore-soinuak eta bere The Born This Way Ball Tourretik jasotako txalo-soinuak ageri diren.[2] Abestiaren produkzioa, halere, DJ White Shadow eta Gaga beraren gainean egon zen.[2][3] Abestiaren aurkezpen ofiziala 2013ko abuztuaren 19rako programaturik bazegoen ere, zenbait abesti-zatiren filtrazioak Interscope Records-ek singlea astebete lehenago kaleratzea eragin zuen.[4]

Datu azkarrak Lady Gaga(r)en abestia ARTPOP albumetik, Argitalpena ...
Applause
Thumb
"Applause" singlearen logoa
Lady Gaga(r)en abestia ARTPOP albumetik
Argitalpena2013ko abuztuaren 12a
FormatuaDeskarga digitala, CDa
Grabazioa2012-2013
Musika motaEDM, synth pop, electropop
HizkuntzaIngelesa
Iraupena3:32
DiskoetxeaInterscope Records
Streamline Records
IdazleaLady Gaga, DJ White Shadow, Julien Arias, Martin Bresso, DJ Snake, Nicolas Mercier, Nick Monson eta Dino Zisis
EkoizleaLady Gaga eta DJ White Shadow
ARTPOP abesti zerrenda
"Gypsy"
(14)
"Applause"
(15)
Itxi

Kritikari dagokionez, kritikoek, orokorrean kritika onuragarriak izan zituzten, "Applause" The Fame albumeko abestiekin parekatuz.[3][5][6] Salmentei dagokienez, Espainiako musika-zerrendetako bat zenbakira ailegatu zen,[7] eta, Frantzian, besteak beste (Kanada, Amerikako Estatu Batuak, Italia eta Erresuma Batua, hainbat aipatzearren) zerrendako lehen hamar postuetara ere.[8][9][10] Euskal Herrian, Top Gazteako lehen postura ailegatu zen ere, hiru astez lehen postuan mantenduz.[11][12][13] Abestia lehen aldiz 2013ko MTVko VMA Sarietan aurkeztu zen, Brooklyn-en (New York) ospatutako sari-zeremonia, urte bereko abuztuaren 25ean.[14][15][16][17] Singlearen lehen bizitza-hilean MTVren EMA Sarietara nominaturik egon zen, "bideoklip onenaren" kategorian, Miley Cyrus-en "Wrecking Ballen" aurka galdu bazuen ere.[18][19][20][21]

Bestalde, "Applause" zenbait telesailetan izan zen bertsionatua; hala nola, The X Factor (AEB),[22] La Academia Kids (Mexiko)[23] eta The Voice (Frantzia).[24] Era berean, 2014ko Miss America-ko desfilean eta urte bereko Victoria's Secret-en Moda Ikuskizunean (VSFS).[25][26]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.