Apollo 13
From Wikipedia, the free encyclopedia
Apollo 13 AEBetako Apollo programaren zazpigarren misio eskifatua izan zen, eta ilargiratzeko asmotan jaurtitako hirugarrena. Ontzia 1970eko apirilaren 11n abiatu zen, eta ilargiratzea geldiarazi egin zen, oxigeno tanke batek eztanda egin baitzuen. Nahiz eta zenbait arazo izan (energia mugatua, ur edangarri falta eta kabinan beroa galdu zen), apirilaren 17an eskifaia bizirik itzuli zen Lurrera.
Apollo 13 | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | North American Aviation (en) eta Grumman (en) |
Historia | |
Aurrekoa | Apollo 12 |
Hurrengoa | Apollo 14 |
Docking and berthing of spacecraft | 1970eko apirilaren 11 - 1970eko apirilaren 17a |
Espazio jaurtiketa | 1970eko apirilaren 11 |
Flyby | 1970eko apirilaren 15a |
Splashdown | 1970eko apirilaren 17a |
Kudeatzailea | NASA |
Honen parte | Apollo programa |
Masa | 49.997,67 kg eta 5.049,8 kg |
Identifikazioa | |
Dei-kodea | Odyssey eta Aquarius |
Bidaia James A. Lovellek, John L. "Jack" Swigert komando moduluko pilotuak eta Fred W. Haise ilargi moduluko pilotuak egin zuten. Swigertek Ken Mattingly jatorrizko pilotuaren ordez bidaiatu zuen, Mattingly errubeolaz kutsaturik omen zegoelako. Hasiera batean, eskifaia Gordon Cooperrek, Donn F. Eiselek eta Edgar D. Mitchellek osatu behar zuten, baina astronauta horiek NASArekin zituzten arazoak ikusita, tripulazioa aldatu zen. Mattinglyk ez zuen errubeolaren sintomarik izan eta Apollo 16an bidaiatu zuen John W. Youngekin batera, ilargiratzekoa zen bosgarren misioan, alegia.
Apollo 13aren misioak 80 km-ko diametroko Fra Mauro kraterra ikertzeko zeregina zuen. Zonalde hori "ejecta" izango zuela pentsatzen zen, Mare Imbrium sortu zuen talka zela eta. Apollo 13aren porrota izan zela eta, Apollo 14ak misio bera izan zuen.