![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/30/Apalachee_Nation_flag.svg/langeu-640px-Apalachee_Nation_flag.svg.png&w=640&q=50)
Apalatxe
From Wikipedia, the free encyclopedia
Apalatxe Mexiko Golkoko iparraldeko itsas bazterrean bizi zen tribuko kidea izan zen. Florida penintsularen ipar-mendebaldean bizi zen tribu jendetsu hori; ingelesek deuseztu zuten 1705ean.[1]
Datu azkarrak Apalatxeak, Biztanleak guztira ...
Apalatxeak | |
---|---|
![]() Apalatxeen bandera | |
Biztanleak guztira | |
Tribua desagerturik, egun 250-300 lagun inguru apalatxetzat dute bere burua | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Ameriketako Estatu Batuak: Florida, gero Luisiana | |
Hizkuntza | |
Apalatxera | |
Erlijioa | |
Erlijio tradizionala, katolizismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Muskogear herriak |
Itxi
- Artikulu hau amerindiar tribuari buruzkoa da; Ipar Amerikako mendilerroa gaitzat duena beste hau da: «Appalacheak»
Jada Hernando de Sotok XVI. mendean kontaktatuak[2], amerindiar etsaiek, europar gaixotasunek eta europarren egoteak biztanleria murriztu zuten. Bizirik irten zirenak sakabanatu eta beste tribuekin bat egin zuten, batez ere egungo Luisianan. Luisianako Rapides parrokian bizi diren 300 lagun inguruk egun bere burua apalatxetzat dute.