Aomori (prefektura)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aomori prefektura (japonieraz: 青森県 Aomori-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Aomori hiria da.
Aomori prefektura | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Aoi Mori no Message (en) Aomoriken sanka (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-02 | ||
Hiriburua | Aomori | ||
governor of Aomori Prefecture (en) | Sōichirō Miyashita (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 40°49′29″N 140°44′26″E | ||
Azalera | 9,607,11 km² | ||
Mugakideak | Akita, Iwate eta Hokkaido (en) | ||
Punturik altuena | Mount Iwaki (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.232.303 (2021eko martxoaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 154 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Tōhoku | ||
Uhartea | Honshu | ||
Ordu eremua | Japan Standard Time (en) eta UTC+09:00 | ||
pref.aomori.lg.jp eta pref.aomori.lg.jp… |
Meiji berrezarkuntza arte, Aomori prefekturako ingurua Mutsu probintzia izan zen.
Aomori hiriak sute suntsigarri bat jasan zuen 1910eko maiatzaren 3an. Haize biziek eraginda, suteak hiri osoa erre zuen: 26 pertsona hil ziren eta 160 zauritu; horrez gainera, 5.246 etxe erre ziren.
Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuen B29 bonbaketariek hiriaren % 90 bonbardatu zuten.
1985eko martxoan, 23 urteko lanen ondoren, 53,85 km luzeko Seikan tunelak Honshū and Hokkaidō uharteak lotu zituen, eta 1988an, 3 urte geroago, bi uharteen arteko trenbidea inauguratu zen.
Aomori prefektura Honshūko prefekturarik iparraldekoena da, eta Hokkaidō uhartearen aurrez aurre dago, bien artean Tsugaruko itsasartea dagoela. Hegoaldean Akita eta Iwate prefekturak ditu mugakide. Shimokita penintsula Honshūko punturik iparrekoena da. Shimokita penintsularen eta Tsugaru penintsularen artean Mutsu badia dago. Bi penintsulen artean, halaber, Natsudomari penintsula dago, besteak baino txikiagoa; Ōu mendien ipar-muturra da.
Lurraldearen % 12 natura-parke gisa babestuta dago. Nabarmentzekoa da Towada-Hachimantai Parke Nazionala. Bestetik Gizateriaren Ondare izendaturiko Shirakami-Sanchi basoaren zati bat ere Aomori prefekturan dago.
Hiri handienak:
Hiri guztiak:
|
|
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.