Antton Elosegi Aldasoro
euskal irakasle eta legelaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Antton Elosegi Aldasoro (Tolosa, Gipuzkoa, 1944) itzultzailea, abokatua, filologoa eta irakaslea da. Aitzindarietako bat izan zen administrazioko eta zuzenbideko gaiak euskaraz lantzen; eta itzultzaile aitzindarietako bat izan zen Donostiako udalean hamar urtez, 1979tik 1989ra.[1]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Antton Elosegi Aldasoro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1944 (79/80 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Arantxa Gurmendi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Miren Azkarate |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, hizkuntzalaria, legelaria eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Bordele Montaigne Unibertsitatea (1971 - 1972) Donostiako Udala (1979 - 1989) Euskal Herriko Unibertsitatea (1989 - 2009) |
Itxi
Gero 2009an jubilatu arte Euskara juridiko irakatsi zuen Donostiako Zuzenbide Fakultatean, Euskal Herriko Unibertsitatean. 2002an aurkeztu zuen doktorego-tesian zuzenbideko euskal hizkera berezia sakonki aztertu zuen eta terminologiaren azterketa linguistikoa eta terminologikoa landu ere.[2][3]