Antso II.a Gartzeitz edo Antso Abarka[1] (935-994ko abendua) Iruñeko erregea eta Aragoiko kondea izan zen 970-994 bitartean.
Antso II.a Gartzeitz | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
970 (egutegi gregorianoa) - 994 (egutegi gregorianoa) ← Andregoto Garindoitz - Gartzia III.a Santxitz →
970 (egutegi gregorianoa) - 994 (egutegi gregorianoa) ← Gartzia II.a Santxitz - Gartzia III.a Santxitz →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | 936 | ||||||
Herrialdea | Iruñeko Erresuma | ||||||
Heriotza | 994ko abendua (57/58 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Gartzia II.a Santxitz | ||||||
Ama | Andregoto Garindoitz | ||||||
Ezkontidea(k) | Urraka Fernanditz | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | |||||||
Leinua | Ximeno etxea | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | agintaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | kristautasuna |
Bizitza
Gartzia II.a Santxitz erregearen eta Andregoto Garindoitz erreginaren semea zen. Ama Garindo II.a Aznaritz Aragoiko kondearen (867-892) alaba zuen.
José Moretek Anales del Reino de Navarra liburuan esaten duenez, 987an Iruñeko erregeak San Juan de la Peña monasterioari Alastue hiribildua eman zionean, erabili zuen lehendabizikoz Nafarroako Errege titulua. Beste leku batzuetan Aragoiko lehen erregetzat edo hirugarrentzat hartzen dute.
Garai hartan, Leongo eta Nafarroako erresumetako eta Gaztelako konderriko buruzagiek familia loturak zituzten. Nafarroako monarkak Leongo Ramiro III.a adingabearen sostengu nagusia ziren.
976an Al Hakan II.a hil zenean, Hisham II.a semeak Almanzor zuen tutorea. Honek kristauen armadak mendean hartu zituen bai Torrevicenten, Soriako hegoaldean, bai Taracueñan, Burgo de Osmaren ondoan.
975ean Gormazen musulmanek Antso ere mendean hartu zuten, eta 981ean kristauek porrot latza jasan zuten Ruedan, Tordesillastik hamabi kilometrora.
Borroken bidez Almanzor mendean hartu ezinik, Antso Kordobara joan zen Almanzorrentzat opariak zeramatzala. Han sinatu zuten itunaren arabera, Antsoren alaba Urraka Almanzorrekin ezkondu zen. Ezkontza honetatik Abderraman Antso jaio zen, gerora Hisham II.a Kordobako kalifaren hayiba izango zena. 993 urtean Gontzal semea Kordobara itzuli zen ituna bermatzera.
994an hil zen, eta Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioan hilobiratu zuten.
Batzuek diote Abarka goitizena XII. edo XIII. mendeetan jarri ziotela nafar erregeari.
Seme-alabak
962an aldean Urraka Fernanditzekin, Fernán Gonzálezen eta Antsa Iruñekoaren alabarekin, ezkondu zen. Urraka Ordoño III.a Leongoarekin ezkondurik egona zen, eta 956an Ordoño IV.a Leongoarekin ezkondu zen, baina Antsorekin ezkondu orduko banandua zen. Biek honako seme-alabak izan zituzten:
- Gartzia III.a Santxitz, Iruñeko erregea, Ximena Fernanditzekin ezkondu zena.
- Ramiro (992an hila).
- Ontzalu. Aragoiko kondea, aitaren mende eta amaren laguntzarekin.
- Abda (Urraka) "Baskoia", Almanzorren emaztea eta Abderraman Santxitzen ama.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.