Antonio Ruiz Soler
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonio Ruiz Soler (Sevilla, 1921eko azaroaren 4a - Madril, 1996ko otsailaren 5a), Antonio el bailarin izengoitiz ezaguna, espainiar dantzari eta koreografoa izan zen. Realitorekin ikasi zuen dantza flamenkoa, eta Angel Pericet eta Mme. Fedorovarekin, berriz, dantza klasikoa. Espainiar ballet flamenkoa eta klasikoa maisutasunez bateratu izana izan zen, hain zuzen ere, Antonioren lorpen handienetakoa. 1928an dantzatu zuen lehen aldiz jendaurrean, eta hamabost urtez bikotea osatu zuen Rosario dantzariarekin, Chavalillos sevillanos bikotean. Baina arrakasta Alfontso XIII.a eta Viktoria Eugenia errege-erreginen aurrean egindako emanaldiarekin lortu zuen, lehen aldiz. 1946an Sarasateren Zapateado estreinatu zuten, Mexikoko Bellas Artes antzokian. Nazioarteko zenbait bira egin zituen bikoteak, baina 1952an bikotea hautsi egin zen, eta 1953an Antoniok bere ballet-konpainia sortu zuen. Nazioarteko ospea lortu zuen dantza flamenkoa interpretatzeko erakutsi zuen trebetasunari esker. Haren ballet-ikuskizun nagusietan aipagarriak dira Fallaren El amor brujo, Albénizen Rapsodia española, E. Halffterren Sonatina, Antonio Solerren Sonatas eta abar. Espainiako dantzen dantzari bikainenaren ospea du nazioartean, dantzaren alor guztietan trebetasun handia erakutsi baitzuen, hasi flamenkotik eta bolerora; bera izan zen martinetea dantzatzen lehena eta birtuosismo aparta erakutsi zuen zapateatuetan.
Antonio Ruiz Soler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Ruiz Soler |
Jaiotza | Sevilla, 1921eko azaroaren 4a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Madril, 1996ko otsailaren 6a (74 urte) |
Hobiratze lekua | San Fernando hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa, aktorea eta dantzaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Spanish dance (en) Barietate-ikuskizuna |
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.