aristokrata alemaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonieta Brunswick-Wolfenbüttelekoa (1696ko apirilaren 14a - 1762ko martxoaren 6a) Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa izan zen. Bere aitaren lehengusu Fernando Alberto II.a Brunswick-Wolfenbüttelekoarekin ezkondu zen. Prusiako erreginaren, Saxonia-Coburg-Saalfeldeko dukesaren ea Danimarka eta Norvegiako erreginaren ama izan zen.
Antonieta Brunswick-Wolfenbüttelekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wolfenbüttel, 1696ko apirilaren 14a |
Herrialdea | Brunswick-Lüneburgeko dukerria |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Brunswick, 1762ko martxoaren 6a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Brunswickeko katedrala |
Familia | |
Aita | Louis Rudolph, Duke of Brunswick-Lüneburg |
Ama | Kristina Luisa Oettingen-Oettingengoa |
Ezkontidea(k) | Ferdinand Albert II, Duke of Brunswick-Wolfenbüttel (en) (1712ko urriaren 15a - 1735eko irailaren 13a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | House of Welf (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Jasotako sariak | |
Luis Rodolfo Brunswick-Lüneburgekoaren lau alabetatik gazteena zen. Bere ama Kristina Luisa Oettingen-Oettingekoea zen. Bere ahizparik zaharrena, Elisabet Kristina Brunswick-Wolfenbüttelgoa Maria Teresa I.a Austriakoaren ama zen. Biziraun zuen beste ahizpa, Karlota Kristina Brunswick-Lüneburgekoa Petri I.a Errusiakoaren erraina izan zen.
1712ko urriaren 15ean Fernando Alberto II.arekin ezkondu zen, Fernando Alberto I.a Brunswick-Lüneburgekoa eta Kristina Hesse-Eschwegekoaren semea. Ondo moldatu ziren eta zortzi seme eta sei alaba izan zituzten. 1735ean bere aitaginarrena hil zen eta senarrak jaso zituen lurrak oinordetzan. Irailean senarra hil zen eta Antonietak beste 27 urte eman zituen dukesa alargun gisa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.