From Wikipedia, the free encyclopedia
Antartikaren esplorazioaren urrezko aroa XIX. mendearen amaieratik 1920. hamarkadaren hasierara arte hedatu zen garai bat izendatzeko erabiltzen da[1]. 25 urtetako aro honetan zehar, Antartika nazioarteko ahalegin baten erdigune bihurtu zen eta esplorazio zientifiko eta geografiko trinkoa ekarri zuen; zortzi herrialdetako hamasei esplorazio jarri ziren martxan[2]. Esplorazio hauetako ohiko faktore bat garraioaren eta komunikazioen teknologiaren izaera mugatua izan zen. Honek espedizio bakoitza erresistentzia-balentria bihurtu zela esan nahi du[3]. "Heroikoa" etiketa, aurrerago emana, aitzindari hauek gainditu behar izan zituzten ezbeharren errekonozimendua izan zen, horietako batzuk ez zuten biziraun. Aldi honetan zehar espedizio desberdinetako hamazazpi kide hil ziren.
Espedizio hauetan zehar polo geografiko eta magnetikoetara iritsi ziren. Polo geografikora iristen lehena izatea izan zen espedizio askoren helburu nagusia, baita Roald Amundsenen abenturaren izateko arrazoi bakarra ere, 1911n lortu zuen lehena izan zena. Ordea, garai honetan zehar, hau ez zen esplorazio polarraren orientazio bakarra izan, mapetan kontinenteko kostaldearen zati handi bat aurkitu eta marraztu zen eta barnealdeko eremu handi bat esploratu zen. Espedizioek datu kopuru handiak sortu zituzten eta diziplina zientifiko ugariren laginak ekarri zituzten, zeinaren azterketa eta analisiak, hamarkadetan zehar, munduko komunitate zientifikoak lanean mantendu zituen.
Espediziotako garrantzitsuenen artean hauek aurki ditzakegu:
Antartika esploratzeko egindako lehen espedizioa izan zen, Adrien de Gerlanche-k zuzendutakoa. Espedizio hau negua Zirkulu Polar Antartikoan igarotzen lehena izan zen, itsasontzia Bellingshausen itsasoan harrapatuta geratu baitzen[4][5][6].
Borchgravink-ek zuzendutako espedizioa izan zen. Gerlache-rena lehenengo espedizioa izan bazen ere, aipatu beharrekoa da Borchgrevink-ek Antartikako esplorazioa hasteko egin zituen ahaleginak. Izan ere, neurri baten, espedizio hauek hari esker hasi ziren. Borchgrevink-en espedizioa Antartikako kontinentean negua iragaten lehena izan zen. Honez gain, Izotz-hesi Handia igotzen lehenak izan ziren, Farthest South errekor berria ezarri zuten (78°30'S) eta Hego Polo magnetikoaren kokapena kalkulatu zuten[7][8][9].
Robert Falcon Scott eskoziarraren gidaritzapean burututako espedizioa izan zen. Taldeak, Victoriako Lurraren mendebaldeko mendiak igotzen lehena izateaz gainera, goi-lautada polarra deskubritu zuen. Bidaia honetan Farthest South errekorra apurtu zen (82°17'S)[10][11].
Antartikako ekialdea ikertzeko lehen espedizioa izan zen, Erich von Drygalski buru zela. Gilen II.aren Lurraldearen kostaldea eta Gauss mendia aurkitu zituen. Espedizioaren ontzia izotzean harrapatuta geratu zen, eta horrek eragotzi egin zuen esplorazio zabalagoa egitea[12].
Otto Nordenskjöld buru zuen espedizio honek Graham Lurraldearen ekialdeko kostaldean lan egin zuen, eta isolatuta geratu ziren Cerro Nevado uhartean eta Paulet uhartean, Weddell itsasoan, itsasontzia hondoratu ondoren. Argentinako Armadako Uruguai korbetak erreskatatu zituen[13][14].
Jean-Baptiste Charcotek zuzendutako espedizio hau, jatorriz, Nordenskiöld talde hondartuarentzako errelebu espedizio gisa pentsatua izan zen; espedizio honen zeregin nagusia Antartikako penintsulako Graham lurraldeko uharteen eta mendebaldeko kostaldeen mapaketa eta kartografia izan zen. Kostaldeko sail bat esploratu zuten eta Loubet kostaldea bataiatu zuten Frantziako presidentearen omenez[15][16][17].
Ernest Shackleton-ek zuzendutako lehenengo espedizioa izan zen. Espedizio honetan Hego Polora joateko Beardmore glaziarraren bidea erabiltzen hasi ziren. Taldea Hego Polo magnetikoaren kokapenera ailegatu zen, Farthest South errekor berria lortuz (88°23'S)[18][19].
Bidaia horretan, aurreko espedizio frantsesaren lanarekin jarraitu zuten; Bellingshausen itsasoaren esplorazio orokorra egin zuten, eta beste aurkikuntza batzuez gain, uharteak ere aurkitu zituzten, besteak beste, Margarita badia, Charcot uhartea, Renaud uhartea, Mikkelsen badia eta Rothschild uhartea.[17][20]
Nobu Shirase buru zuen espedizio hau Europakoa ez zen lehen espedizio antartikoa izan zen. Besteak beste, Eduardo VII.a penintsulako kostaldearen esplorazio bat egin zuten eta Izotz Hesi Handiaren ekialdeko sektorea ikertu zuten, 80 ° 5 'S-ra iritsiz.[21][22]
Roald Amundsen norvegiarrak zuzendutako espedizioa izan zen. Goi-lautada polarrera joateko Axel Heiberg glaziarraren bidea aurkitu zuten. Bide hau jarraituz Amundsek gidatutako bost pertsonetako talde batek Hego Polora iritsi zen lehen aldiz 1911ko abenduaren 15ean[22][23].
Robert Falcon Scottek zuzendutako bigarren espedizioa izan zen. Shackletonen taldeak aurkitutako Beardmore bidea erabilita Hego Polora heldu ziren 1912ko urtarrilaren 17an, Amundsen baino 33 egun geroago. Zoritxarrez, Scott eta bere lau bidaia-kideak itzulera egiten zuten bitartean hil ziren, hotza eta gosearen ondorioz[24][25].
Wilhelm Filchner buru zuen espedizio honen helburua Antartika lehen aldiz gurutzatzea zen. Ordura arte egindako Weddell itsasoaren sartu-irtenik hegoaldekoena egin zuten, 77 ° 45 'S harrapatu baitzituzten, eta Luitpoldeko kostaldea, Filchner-Ronne izotz-hesia eta Vahsel badia aurkitu zituzten. Ezin izan zuten kostan base bat ezarri, handik kontinentez haraindiko bidaiari ekiteko, eta, Weddell itsasoko izotzean luzaroan harrapatuta egon ondoren, Hegoaldeko Georgietara itzuli ziren[26].
Douglas Mawson buru zuen espedizioa Adare lurmuturraren eta Gauss mendiaren arteko kostaldeko lerro antartikoaren hedaduran kontzentratu zen. Kostaldeko eta barruko lurraldeetako mapak eta azterlanak trazatu zituzten. Bere aurkikuntzek Commonwealth badia, Ninnis glaziarra, Mertz glaziarra eta Maria erreginaren Lurraldea barne hartu zituzten[27][28].
Shackletonek gidatutako bigarren espedizioa izan zen. Antartika zeharkatzeko saiakera bat izan zen, baina ez zuten lortu; taldearen itsasontzia Antartikako ur izoztuetan harrapatuta geratu zen eta izotzak erabat suntsitu zuen. Espedizio-taldeak bizirautea lortu zuen, itsas izotz-bloke baten gainean bidaia luze bat egin behar izan eta gero[29].
Shackletonen hirugarren espedizioa izan zen. Zoritxarrez, bihotzeko krisi baten ondorioz Shackleton hil egin zen 1922ko urtarrilaren 5ean eta espedizioko taldeak etxera itzultzea erabaki zuen[30].
Antartika esploratzeko burututako espedizioek ez zituzten ekarri aurkikuntza zientifikoak bakarrik, hainbat herrialdek eginiko subiranotasun-aldarrikapenak ere ekarri baitzituzten. Aldarrikapenotako batzuk lur-eremu beraren gainekoak ziren (honen adibide dugu Erresuma Batuak, Argentina eta Txilek aldarrikatutako lur eremuak). Honek tentsioa sortu zuen herrialde hauen artean. Lur-aldarrikapenak egin zituzten beste herrialdeak Norvegia, Australia, Frantzia eta Zeelanda Berria izan ziren.
Itun hau nazioen arteko lankidetzaren adibide hoberenetako bat da. 1959an 12 herrialdek sinatu zuten eta 1961ean indarrean jarri zen. Ituna sinatu zuten herrialdeen artean garai hartako bi potentzia nagusiak zeuden: Sobietar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuak. Gaur egun, 54 herrialde dira Itun hau sinatu dutenak.
Itun honek biltzen dituen arauen artean praktika militarren eta proba nuklearren debekua dago. Itunak Antartikan eginiko ekintza guztiak baketsuak izan behar direla ezartzen du. Honez gain, Ituna sinatzen duen edozein herrialdek ikerkuntzarako baseak sortzeko eskubidea dauka. Gaur egun, 30 herrialde ezberdinetako 65 base zientifiko daude.
Antartikaren gaineko subiranotasunari dagokionez, ez da ituna sortu eta geroko aldarrikapenik onartuko, eta tratatua ezarri baino lehenagokoak, ostera, ez dira ez onartuko ezta ukatuko ere, “izozturik” geratuko dira.
Datozen urteetan Antartikaren garrantzia gero eta handiagoa izango dela aurreikusten da. Izan ere, bertan munduan dagoen izotzaren %90 eta ur gezaren erreserbaren %70 dago. Aldaketa klimatikoaren ondorioz munduak pairatzen duen estres hidrikoa gero eta larriagoa dela gogoan hartuta, erraz ikus daiteke kontinente honen garrantzia estrategikoa handiagotuz joango dela denboraren poderioz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.