From Wikipedia, the free encyclopedia
Anni-Kristiina Juuso edo Ánne Risten Juuso (ipar samieraz; Ivalo, Inari, 1979ko maiatzaren 4a - ) aktore eta kazetari samia da. Batik bat, aktore lanagatik da ezaguna; izan ere, 2002an kaleratu zen Kukushka eta 2008ko Kautokeino-opprøret filmetako antzezlanengatik hainbat sari irabazi ditu. Film hauetan rol garrantzitsuak izan ditu, Juuso bi filmetako emakumezko protagonista izan baita. Gainera, bietan sami pertsonaiak antzeztu behar izan ditu [1][2].
Anni-Kristiina Juuso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ivalo, 1979ko maiatzaren 4a (45 urte) |
Herrialdea | Finlandia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lappiko Unibertsitatea 2014) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, kazetaria eta legelaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Anni-Kristiina Juusok antzezlan trebakuntzak jaso zituen Helsinkiko Kallio Institutuan 1998 eta 1999 urte bitartean. Ondoren, Lahtiko Folk Institutura joan zen Antzerkia ikastera eta bertan, Marietta Tevajärvi aktorearen zuzendaritzapean izan zen.
Gaur egun, Yle Sami Irratian dihardu lanean.
Urtea | Filma | Pertsonaia | Saria |
---|---|---|---|
2002 | Kukushka | Anni | Emakumezko aktore onenaren Aries saria (2002) Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko izurdea (2003) Emakumezko aktore onenaren Nika saria (2003) Errusiar Federakundearen estatu saria (2004) |
2008 | Kautokeino-opprøret | Elen Skum | Emakumezko aktore onenaren Amanda saria (2008) |
Sitoutumisen alkeet (Telebista) | Mirka |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.