From Wikipedia, the free encyclopedia
Annapurna (nepaleraz: अन्नपूर्ण) Himalaiako mendigune bat da, Nepalen dagoena. Mendiguneko gailurretako bat, Annapurna I deritzona, munduko mendirik altuenetan hamargarrena da, 8.091 metro baititu. Munduko mendirik arriskutsuenen artean dago, igo dutenen % 41ek bizia utzi baitute bertan. 2014ko urrian, elur-jausi baten ondorioz 43 pertsona hil ziren trekking batean, eta beste 175 zauritu. Ipar-mendebaldeko aurpegia da biderik errazena.
Annapurna | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Annapurna I (en) |
Garaiera | 8.091 m |
Prominentzia | 2.984 m |
Mota | mendikate |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°35′46″N 83°49′13″E |
Mendikatea | Himalaia |
Estatu itsasgabe | Nepal |
Province of Nepal | Gandaki Province |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | +1950-06-03T00:00:00Z $2 |
Annapurna, devanagari idazkeran अन्नपूर्णा, sanskritozko toponimo bat da, "uztaren ama" edo "ugalkortasunaren ama" erran nahi duena.
Hona hemen mendiguneko gailur nagusiak:
Annapurna I | 8.091 m |
Annapurna II | 7.937 m |
Annapurna III | 7.555 m |
Annapurna IV | 7.525 m |
Gangapurna | 7.455 m |
Hego Annapurna | 7.219 m |
1950eko ekainaren 3an, Maurice Herzogek eta Louis Lachenal frantziarrek lehen aldiz igo zutenean, Annapurna garaitutako lehen zortzimilakoa izan zen. Hegoaldeko aurpegia lehenbiziko aldiz Don Whillans eta Dougal Haston britainiarrek eskalatu zuten, 1970ko maiatzaren 27an. Neguko lehenbiziko igoera Jerzy Kukuczka eta Artur Hajzer poloniarrek egin zuten, 1987ko otsailaren 3an.
1988ko urriaren 3an, Pablo Aldai eta Juanfer Azkona bertara igotzen lehen euskaldunak izan ziren. 1999an, Juanito Oiarzabalek gailurreraino iristea lortu zuen eta, modu horretan, 14 zortzimilakoak osatu.[1] 2002an, Alberto Iñurrategik tontor hartan bertan marka bera erdietsi zuen.[2] 2010eko apirilaren 17an, Edurne Pasaban tontorreratu zen,[3] bere azkenaurreko 8.000koa izan zena, 14ak hurrengo hilabetean osatu baino lehen.
2008ko maiatzaren 23an, Iñaki Otxoa de Olza hil zen Annapurnako goiko aldean.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.