From Wikipedia, the free encyclopedia
Années folles (eusk: "urte zoroak") Frantzian 1920ko hamarkadari emandako ezizena da. Izena garai hartako ekarpen sozial, artistiko eta kultural emankorrak deskribatzeko sortu zuten.[1] Estatu Batuetako eta Alemaniako Hamarkada Zoriontsuaren antzeko gertakaria izan zen, Lehen Mundu Gerra osteko hazkunde ekonomikoak eraginda.
Frantziako historia |
Historiaurrea eta Antzin Aroa |
Erdi Aroa |
Aroa Modernoa |
Aroa Garaikidea |
|
Zerrendak |
---|
XIX. mendeko positibismo utopikoa aurrera egitean frantziar indibidualismo sortu zuen. Era berean, Lehen Mundu Gerra eta gero, art nouveauren nabarmenkeriak art décoren geometria bilakatu ziren.
André Gide, 1908an Nouvelle Revue Française literatura-aldizkaria sortu zuena, Jean-Paul Sartre eta Albert Camus eragin zituen. Aldi berean, 1918ko Tristan Tzararen manifesto dadaista gerrarteko garaiko beste emaitzetako bat bilakatu zen.[2]
Parisko kafetegiak artista, idazle eta pentsalarien bilgune bilakatu ziren: Ezkerraldean Montparnasse inguruan eta Eskuinaldean, berriz, Montmartre aldean.[3]
Montparnasseko kafetegi nagusiak Brasserie La Coupole, Le Dôme Café, Café de la Rotonde, La Closerie des Lilas edota Gertrude Steinen aretoa ziren. Bertan Belaunaldi galduko idazleak, tartean F. Scott Fitzgerald eta Ernest Hemingway[4], Espainia edo Jugoslaviako diktaduretatik aldendutako erbesteratuekin biltzen ziren. Chaim Soutine, Amedeo Modigliani edota Marc Chagall margolariak ere bertatik pasa ziren. Orduko Montparnasse "munduaren zilborra" izan zen.[5]
Montmartre, berriz, Parisko gau-ikuskizunen auzoa zen 1890eko hamarkadatik aurrera, izan ere, bere guinguette eta kabaretak betetzen zituzten artistak Belle Époque garaian inpresionismo ondokoa asmatu zuten. 1926an, Maurice Picok Folies Bergèreren fatxada art déco estiloan egin zuen.[6]
Garai hartako kultura elitista ez zen bakarra. Lehen Mundu Gerrak hainbat aldaketa ekarri zituen, baita musikan ere. Music-hallek ez zituen soilik intelektualak erakarri baita herri xumea ere. Zinema zabaldu zen eta Maurice Chevalier abeslariak edota Mistinguett dantzariak ospetsu bilakatu ziren.
Prentsa idatziak entretenimendu eta kirola zabaldu zituen. Frantziako Tourra, futbola edota errugbia masa-fenomeno bihurtu ziren.[7] Gainera Parisen egin zuten 1924ko Olinpiar Jokoak izugarrizko arrakasta suposatu ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.