![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b2/POI_palayeshgah_2_Nevit.jpg/640px-POI_palayeshgah_2_Nevit.jpg&w=640&q=50)
Anglo-Persian Oil Company
From Wikipedia, the free encyclopedia
Anglo-Persian Oil Company (APOC) Britainiar enpresa izan zen, 1909an sortua, Masjed Soleimanen (Persia, gaur egungo Iran) petrolio eremu handia aurkitu ondoren. Erresuma Batuko gobernuak konpainiaren %51 erosi zuen 1914an, eta gero eta akzio gehiago kontrolatu zituen, konpainia nazionalizatuz[1]. Iranen petrolioa ustiatu zuen lehen enpresa izan zen. 1935ean APOCek izena aldatu zuen, Anglo-Iranian Oil Company (AIOC) izen berrira, Reza Shahk formalki eskatu zuenean Persiaren ordez Iran izena erabiltzea herrialdeari buruz hitz egiterakoan.
Anglo-Persian Oil Company | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | negozioa, oil company (en) ![]() |
Jarduera sektorea | petrolioaren industria, extraction of petroleum (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Jarduera | |
Eskumendekoak | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendaritza-taldea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | konpainia |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1909 |
Ondorengoak | British Petroleum |
Desagerpena | 1955 |
1954ean "British Petroleum Company" izena hartu zuen, gaur egungo BPren ernamuina izango zena. Mohammad Mosaddeghen gobernuak konpainiaren azpiegitura nazionalizatu zuen, eta enpresa berriari National Iranian Oil Company izena eman zion.