Aire libreko teatro semizirkularra From Wikipedia, the free encyclopedia
Anfiteatro garaikidea edo aire libreko teatroa, naturan edo parke batean irekian eraikitako antzoki edo auditorio bat da; sarritan malda bat profitatzen duena harmailak izateko. Etimologikoki, anfiteatroarena ez da izendapen zuzena, anfi- aurrizkiak bikoitza eta biribila izatea eskatuko lukeelako, eta anfiteatro erromatarrak biribil edo eliptikoak zirelako, hala nola Erromako Koliseoa. Hortaz, teatro erromatar zaharrekin egiturazko antz gehiago dute anfiteatro garaikide hauek, anfiteatro zaharrekin baino.
Dena dela, terminoa hedatua dago, erdara nagusietan zein euskaraz, eta hiperzuzenketak alferrekoa dirudi. Adibidez, Donostiako Miramongo anfiteatroa: oharrak idazten diren arren bere etimologia zuzenaz[1], Donostiako Udalak[2] eta donostiarrek anfiteatro deitzen diote[3].
Miramongoaz gain, anfiteatro izenarekin ezagutzen dira Euskal Herrian beste zenbait antzoki ireki: Gasteizko Foru Plazan dagoena[4], Leioako EHUren kanpuseko Arboretumean dagoena[5], Izabakoa (Nafarroa) eta Pozalaguakoa, Dolomitas del Norte harrobian dagoena (Bizkaia)[6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.