Anestesia epidural
Espazio epiduralean aplikatzen den anestesia, bularraldearen eta gorputzaren erditik beherako nerbioen sentikortasunaren galera dakarrena. Erditze-unean erabiltzen da batzuetan / From Wikipedia, the free encyclopedia
Anestesia epidurala, blokeo epidurala[1] edo duramater gaineko blokeoa[2] anestesia lokal-erregionala da: bizkarrezurreko duramaterraren eta orno-hodia tapizatzen duen periostioaren arteko espazioan, barrunbe epiduralean alegia, sustrai sentsitiboak eta motorrak blaitzen dituen soluzio anestesikoa injektatuz lortzen da. Metodo hori sarritan erabiltzen da erditzeetan.[3] baina beste operazio kirurgikoetan ere erabiltzen dute.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Itxi
- «epidural» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «Epidural (argipena)»
James Leonard Corning estatubatuar neurologoa 1885ean blokeo neuraxial bat egin zuen lehena izan zen, boluntario baten barrunbe epiduralean 111 mg kokaina sartu zituenean.[4][5] Hala ere, teknika asmatu eta zabaldu zuena Fidel Pagés aragoiar kirurgialari militarra izan zen.