Andaluzita
Aluminio silikato naturala (Al2SiO5). Sistema ortorronbikoan kristaltzen da, eta nagusiki kristal prismatiko luzetan ageri da. Ukipen-metamorfismoko aureoletan agertzen da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Andaluzita Al2SiO5 formula kimikoa duen mineral nesosilikato aluminioduna da.
Datu azkarrak Ezaugarri orokorrak, Kategoria ...
Andaluzita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Nesosilikatoa |
Formula | Al2SiO5 |
Dana sailkapena | 52.2.2b.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 9.AF.10 |
Sistema kristalino | Ortorronbikoa |
Eponimoa | Andaluzia |
Identifikazioa | |
Kolorea | Gardenetik opakura, berde marroixka edo horixkatik laranja marroixkara; berdea, marroia, arrosa, morea edo gorria izan daiteke |
Gogortasuna Mohs eskalan | 7 - 7,5 |
Distira | Beirakara |
Pleokroismoa | Sendoa, marroixkatik berde horixkara eta laranja marroixkatik gorri marroixkara |
Marra | zuria |
Dentsitate erlatiboa | 3,17 (+/- ,04) |
Itxi
Andaluzian (Espainia) aurkitutako lehen aldaera harribitxi interesgarriak egiteko erabil daiteke[1]. Harribitxi honek iridiszentzia antzeko kolore gorri, berde eta horiak dauzka; kolore hauek pleokroismo sendoaren ondorio dira.