Anastasia Nikolaevna Errusiakoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Anastasia Nikolaevna Romanova (errusieraz: Великая Княжна Анастасия Николаевна Романова, Velikaia Kniazhna Anastasia Nikolaevna Romanova; San Petersburgo, 1901eko ekainaren 18a – Jekaterinburg, 1918ko uztailaren 17a) Errusiako Dukesa Handia izan zen. Nikolas II.a azken tsarraren eta bere emaztearen Alexandra Feodorovnaren alabarik gazteena izan zen.
Anastasia Nikolaevna Errusiakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Petergof, 1901eko ekainaren 18a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Bizilekua | Alexander Palace (en) Tsarskoye Selo (en) |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Ipatiev Etxea, 1918ko uztailaren 17a (17 urte) |
Hobiratze lekua | San Petersburgoko katedrala |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Familia | |
Aita | Nikolas II.a Errusiakoa |
Ama | Alexandra Feodorovna |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | |
Leinua | Holstein-Gottorp-Romanov (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera ingelesa frantsesa |
Irakaslea(k) | Alexandra Feodorovna Pierre Gilliard (en) Sydney Gibbes (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Jasotako sariak | |
Santutegia | |
Uztailaren 17 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Errusiar Eliza Ortodoxoa |
Olga, Tatiana eta Maria, hirurak Dukesa Handiak, bere ahizpa nagusiak izan ziren eta Aleksei Nikolaevitx Romanov, Errusiako tsarevitxa bere anaia gaztea izan zen.
Anastasia, bere familiarekin batera, boltxebikeen polizia sekretuak hil zuen 1918ko uztailaren 17an.
Kondairak denbora luzean zioen Anastasia bizirik zegoela eta Errusiako Iraultzatik bizirik irten zela. XX. mende osoan indar handia izan zuen zurru-murru horrek eta inpostore askok printzesa zirela aldarrikatu zuten. Inpostoreetatik famatuena Anna Anderson izan zen baina nahiz eta Anastasia ezagutu zuten pertsona askok bere alde agertu, Andersonen zapi eta ileari egindako DNA probek Dukesa Handiarekin ez zeukala inolako ahaidetasunik frogatu zuten.