abokatu espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Ana Urkixo Elorriaga (Bilbo, 1953ko abuztuaren 16a – ) abokatu eta Athletic Clubeko presidente ohia da. Bizkaiko Abokatuen Bazkunan sartu zen lehendabiziko emakumea izan zen.[1]
Ana Urkijo | |||
---|---|---|---|
2006ko urtarrilaren 18a - 2007ko uztailaren 12a ← Fernando Lamikiz - Fernando García Macua → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1953ko abuztuaren 16a (71 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua |
Ana Urkijo Bizkaiko hiriburuan jaio zen 1953ko abuztuaren 16an. Abokatua ikasketak egin zituen. 1969tik da Athletic Clubeko bazkidea.
Higiezinen jabetzako abokatu eta agentea ida, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Batzordean parte hartu zuen lehen emakumea.[1]
Athletic Klub Futbol Taldeko lehendakaria izan zen 2006 eta 2007 bitartean. Aurretik presidenteordea zen eta aurreko presidentea zen Fernando Lamikizek 2006ko irailaren 27an dimititu zuenean, presidente izendatu zuten.[2]
Klub zuri-gorriaren lehendabiziko emakume presidentea bihurtu zen, bigarrena Espainiako futbol liga txapelketan izanik, aurretik Rayo Vallecanoren Teresa Riveroren atzetik.[3]
Agintaldi laburrean, erabaki garrantzitsuak hartu zituen, hala nola Mané teknikaria kontratatzea, Ligako azken eguneko jaitsieratik salbatu zuena, edo San Mamesko estadio berria eraikitzeko proiektua bultzatzea.[4][5][6] 2006an, bera karguan zela, Unai Alba fitxatu zen.[7]
Hala ere, kargua modu iragankorrean hartu zuen, 2007ko uztailaren 12an hauteskundeak egin ziren, baina ez zen aurkeztu. 2007ko uztailaren 12an Fernando García Macua presidente berria bihurtu zen.[8][9][10][11]
2024ko 8M-ren inguruan Isabel Iturbe Surne Bilbao Basketeko presidentearekin eta Mari Ayestaran Espainiako Hockey Federazioko presidenteorde ohiarekin batera jardun zuen Mujeres directivas en el deporte. Salvando barreras/ Emakumeak kirolean. Oztopoak gainditzen mahai-inguruan. Moderatzaile lanetan Virginia Berasategi triatloilaria eta Assumpta Guisasola aritu ziren.[12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.