Jamaikar hezitzailea, gizarte langilea, sufragista From Wikipedia, the free encyclopedia
Amy Beckford Bailey (Walderston, Manchesterreko Parrokia, 1895eko azaroaren 27a - Kingston, 1990eko urriaren 3a) Jamaikako hezitzailea eta letretako emakume feminista zen, eskola teknikoetako graduatuei administrazio publikoko enpleguak ireki zizkielako eta emakumeei legegintza-kontseiluetako kide izateko eskubidea eman zielako ezaguna. Jamaikako Save the Children laguntza-erakundearen sortzaileetako bat izan zen, eta, halaber, uhartean jaiotzen kontrola sartzeko borondatearen indar eragilea. Ohore eta sari asko jaso zituen bere ibilbidean zehar.
Amy Bailey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manchester, 1895eko azaroaren 27a |
Herrialdea | Jamaika |
Heriotza | Kingston, 1990eko urriaren 3a (94 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, sufragettea, gizarte-langilea eta idazlea |
Jasotako sariak |
Amy Beckford Bailey 1895eko azaroaren 27an jaio zen, Walderstonen, Manchesterreko parrokian (Jamaika).[1][2] Bere gurasoak Anne Bailay (sortzez Lawson) eta William Frederick Bailey ziren, biak maisuak.[2] Zortzi seme-alaba izan zituzten. Amy Bailey bosgarrena zen.[3] Bere aita, William Frederick Bailey, Jamaikako Union of Teachers-en sortzailea zen.[1] Seme-alaba guztiak maisu izatera bultzatu zituen, ez baitzegoen bestelako aukera handirik Jamaikako beltzentzat.[2] Amy Bailey Mount Oliveteko lehen hezkuntzako eskolara joan zen, eta, gero, Shortwood Teacher's Collegera.[1] 1917an eskuratu zuen titulua.[2] Handik gutxira, dismenorrea larri batek jo zuen.[3] Gaixoaldian, kontabilitatea eta lan komertziala ikasi zituen bere kabuz.[3] Estenografia ere bakarrik ikasi zuen.[2]
1920ko urtarrilean, Amy Bailey Kingston Technical High School-en (KTHS) irakasten hasi zen, Jamaikako hiriburuan.[3] Ahizparen ordezkatzeko kontratatu zuten, hiru hilabeteko baimena hartu baitzuen. Estenografia-irakasle gisa hasi zen, eta han egon zen 1958an erretiroa hartu zuen arte.[2] Erretiroa hartu ondoren, Kingstoneko College of Arts Science and Technology eskolan irakatsi zuen Amy Baileyk, 1958 eta 1963 artean.[4]
Aldi berean, Amy Baileyk konpromisoa hartu zuen Jamaikan emakumeen, ikasleen, haurren eta gutxiengo beltzen eskubideen alde egiteko. Bereziki, ezaguna zen herri-administrazioko enpleguak eskola teknikoetako graduatuei ireki zizkielako eta emakumeei legegintza-kontseiluetako kide izateko eskubidea eman zielako.[5] Amy Bailey, halaber, poeta eta idazlea zen. 1940an, Jamaikako poesiako ligako ohorezko diruzaina izan zen.[6]
1990eko urriaren 3an hil zen, Kingstongo Nuttall Memorial ospitalean (Jamaika).[7]
1936an, Amy Baileyk Women's Liberal Club (WLC) sortu zuen. Bere ahizpa Inarekin; emakumeei lan-aukerak hobetzen laguntzea zuen helburu. 1939an, WLCk hitzaldi bat antolatu zuen emakumeek aurre egin behar zieten arazoei buruz eztabaidatzeko, besteak beste legegintza-kontseiluetan parte hartzeko eskubiderik ez zutela, ezin zirela funtzionario publiko izendatu eskoletako ikuskatzaile, epaimahai, bake-epaile edo polizia-ofizial gisa, eta, azkenik, administrazio publikoko enpleguetan goi-mailako postuetatik kanpo geratzen zirela. Amy Baileyk 1941ean gobernadoreari aurkeztutako gomendioetan formalizatu zituen arazo horiek. Sexu-bereizkeria debekatzen zuen lege bat egin zuten. Lege horrek aukera eman zien emakumeei administrazio publikoan postuak betetzeko eta emakumeentzako enplegu-debekuak kentzeko.
Jamaikan une hartan indarrean zegoen klase-hierarkian hautematen zuen diskriminazioaz arduratuta, The Gleaner egunkarian argitaratutako zenbait editorial idatzi zituen Amy Baileyk. Argi eta garbi mintzo zen arraza-bereizkeriaz, zeinak, azal beltzeko jamaikarrak beheko enpleguetara eta pobreziara eramaten baitzituen; azal beltzeko jamaikarrak erdi-mailako enpleguetara eta jamaikar zuriak, berriz, zuzendaritza-postuetara. 1937an idatzitako artikulu batean, Not Wanted - I izenekoan, azaltzen zen zenbateraino zen bereziki zaila emakumeentzat beren eskumenei eta prestakuntzari zegozkien lanpostuetara iristea. Hilabete batzuk geroago Discrimination argitaratu zuen. Artikulu hartan, emakumeei eskatzen zien boikota egiteko ekitatez tratatzen ez zituzten erakundeei eta instituzioei. Artikulu horiek kritikak eragin zituen, eta Amy Baileyri arraza-gerra sustatzea leporatu zioten. WLCren biltzarrak arraza-bereizkeriari amaiera emango zion lege bat onartzea proposatu bazuen ere, garai hartako Gobernuak ez zuen gomendio hori legean sartu nahi izan.
Amy Bailey eta May Farkharsonek indarrak batu zituzten 1937an, eta emakumeen bizitza hobetzeko beste estrategia batzuk lantzen hasi ziren. Familia-plangintza landu zuten, baita 1938an sortu zen Save the Children Fund izeneko ekimena ere. Mary Morris Knibb irakaslea, Jai Lal Varma doktorea eta Pengelley doktorea elkartu ziren.[6] Arthur Farquharsonek, Mayren aitak, emandako diruarekin, Amy Bailey Londresera joan zen Una Marson idazle jamaikarrarekin, Jamaikako ikasleei elikagaiak, arropa eta eskuliburuak emateko dirua biltzeko.[8] Ingalaterran egon zen bitartean, Amy Bailey Mendebaldeko Indietako Errege Batzordearen aurrean testigantza eman zuen lehen jamaikarra bihurtu zen, Walter Guinness-ek zuzendutako Jamaikako kide zen Karibeko asentamendu britainiarrak administratzeko modurik onena aztertzeko. Amy Baileyk haurren baldintzei buruz hitz egin zuen, gero eta indar handiagoa zuen mugimendu sindikalari buruz eta une hoartan Jamaikan gertatzen ziren istilu politikoei buruz.[9]
Ingalaterrako egonaldian, Amy Bailey familia-plangintzaren aldekoekin bildu zen. 1939an Jamaikara itzuli zenean, jaiotza-tasa kontrolatzeko kanpaina bat hasi zen, Kingstoneko Ward Theatre aretoan egindako mintegi batekin.[2] Bileraren aurretik, Jai Lal Varma doktoreak, Jamaikan bizi zen indiar jatorriko medikuak eta beste hainbat pertsona ospetsuk gaiari buruz dituzten iritziak argitaratu zituzten The Gleaner-en. Varma doktorea eta William Edward McCulloch doktorea (Jamaikako fisikaria) ziren jaiotza-tasa kontrolatzearen aldeko iritzia argitaratzeko prest zeuden mediku bakarrak. Haien iritziz, Jamaikako jaiotza-tasa altua oztopo bat zen aurrerapen ekonomikorako. Elizek gezurtatu egiten zuten azken horien iritzia; izan ere, ez-legitimotasunak kezkatzen bazituen ere, uste zuten jaiotzen kontrolak ez ziola hasierako arazoari erantzuten.[10] Bestalde, Amy Baileyren ustez, arazoa generoen arteko desberdinkeriarekin eta arraza-bereizkeriarekin lotuta zegoen. May Farquharson eta Judith Decordovaren laguntzarekin (ongintzako langilea), hiru hilabeteko hitzaldi-bira bat antolatu zuen Jamaikan zehar. Edith How-Martyn britainiar feminista eta jaiotza-kontrolaren defendatzailea zen.[11]
1939an , lehen klinika bat ezarri zuten 24 East Race Coursen.[12] Gurasotasunari buruzko mintegiak antolatzen zituzten. Emakumeek arrakastaz jarraitzen zuten programa, nahiz eta zenbait erakundek ez zuten programa onartzen, harik eta gobernua familia-plangintzaz arduratu arte.[12]
1938an abiatutako beste ekimen bat izan zen Amy Bailey Edward Brandis Denham gobernadorearekin bildu zenean, gazte beltzei eskaintzen zitzaizkien aukera mugatuei buruzko kezka adierazteko. Gaitasun teknikoekin diploma lortu zuten baina administrazio publikoan lanpostuak betetzeko eskubiderik ez zuten ikasle horien frustrazioa azaldu zuen. Beldur izan zen gaiaz garden mintzatzeak ondorio txarrak izango zituelakoan.[3] Azkenik, sorpresa hartu zuen ikusirik batzorde bat eratu zela gobernadoreari egoera ikertzeko bisita egin eta hurrengo bi asteen barruan.[2] 1938 eta 1939 artean bildu zen batzordea, eta administrazio publikoko lehiaketak Institutu Teknikoko graduatu guztiei irekita egotea gomendatu zuen. 1939tik aurrera, banku- eta merkataritza-enpleguak ireki zitzaizkien ikasleei.[3]
1944an, Antilletako Garapen Kolonial eta Ongizaterako Gainbegiralearen aholkulariak publikoki kritikatu zituen Jamaikako emakumeak, beren nazioari ekarpen eskasa egin zietelakoan. Amy Baileyk ekintzarako dei gisa ikusi zuen, eta Homecraft Training Center sortu zuen.[13] Helburua zen emakumeek beren duintasuna indartu eta ezagutza espezializatuak eskura zitzaten ahalbidetzea.[14] 1946an, bere funtsekin, Kingstoneko Rosedale etorbideko 4ko jabetzaren gaineko aurrerakin bat ordaindu zuen. Ikastetxeak urtarrilean ireki zituen ateak, lehen sei emakume ikaslerekin.[13] Emakume gazte hauei prestakuntza eskaintzen zien ostatu-lanetan, sukaldaritzan, etxeko trebetasunetan eta joskintzan, baita ingelesean eta aritmetikan ere. Amy Baileyk 1978ra arte zuzendu zuen zentroa, urte hartan erretiratu baitzen.[4]
Bere bizitza osoan zehar, sari eta aipamen ugari jaso zituen Amy Baileyk. 1978an, Jamaikako Agindua jaso zuen gizarte-lanarengatik.[4] 1988ko urtarrilean Marcus Garvey sari ospetsua jaso zuen, Jamaikan gizarte-programak garatzeko hartutako konpromisoagatik.[2] 1990ean, Sistren Research-ek Amy Bailey eta May Farquharson-en bizitzari buruzko dokumentala egin zuen, baita haien adiskidetasun nabarmenari eta emakumeen berdintasun politiko eta ekonomikoaren aldeko lanari buruzkoa ere, Sistren Researchek ekoitzia eta Cynthia Wilmotek zuzendua.[15] Emakumearen Nazioarteko Egunean, 1990eko martxoaren 8an, Amy Bailey eta May Farquharsonek Jamaikako Agindua jaso zuten emakumearen eskubideei egindako ekarpenengatik. 1990eko ekainaren 5ean, agindua emateko ekitaldia egin zen.[16]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.