konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Amonio sulfatoa, (NH4)2SO4, gatz ez-organikoa da, eta hainbat merkataritza-erabilera ditu. Lurzoruaren ongarri gisa erabiltzen da gehien. % 21 nitrogenoa du eta% 24 sufrea.
Amonio sulfato | |
---|---|
Formula kimikoa | H8N2O4S |
SMILES kanonikoa | [NH4+.[NH4+].[O-]S(=O)(=O)[O-]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [NH4+.[NH4+].[O-]S(=O)(=O)[O-] 3D eredua] |
Konposizioa | Nitrogeno, hidrogeno, oxigeno eta sufre |
Mota | nitrogen fertilizer (en) eta gatz |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,769 g/cm³ (20 °C) |
Deskonposizio-puntua | 218 °C |
Formazio entalpia estandarra | −1.180 kJ/mol |
Masa molekularra | 132,020477736 Da |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | BFNBIHQBYMNNAN-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 7783-20-2 |
ChemSpider | 22944 |
PubChem | 24538 eta 6097028 |
Reaxys | 11343144 |
Gmelin | 62946 |
ChEMBL | CHEMBL2107724 |
ZVG | 1470 |
EC zenbakia | 231-984-1 |
ECHA | 100.029.076 |
CosIng | 31899 |
MeSH | D000645 |
RxNorm | 1362695 |
UNII | SU46BAM238 |
KEGG | D08853 |
Amonio sulfatoaren munduko merkatuaren tamaina 3,1 mila milioi dolarretakoa izan zen 2019an[1].
Bere ekoizpenerako, prozedura desberdinak daude, guztiak, batez ere, erreakzioan oinarritzen direnak:
Modu horretan, lurrunarekin nahasiriko amoniako gaseosoa irabiagailuz hornitutako saturatzaile batetik pasatzen da, zeinak amonio sulfatoaren disoluzio asea duen eta bertan % 2 azido sulfuriko librea mantentzen den. Horrekin etengabean. Beste prozedura baten arabera, 100 °C-ko ganbera batean, azido sulfuriko kontzentratua eta NH3 gasa ihinztatzen dira; horrela, ura lurrundu, eta gatz lehorra hondoan finkatzen da. Beste bide posible bat kaltzio sulfatoa amonio bikarbonatoarekin erreakzionatzea da kaltzio karbonatoa hauspeatzeko, karbono dioxidoa askatuz:
Amonio sulfatoa usatuz hauspeatzea proteinak prezipitazio bidez purutzeko metodo ohikoa da. Disoluzio baten indar ionikoa handitu ahala, txikiagotu egiten da proteinek disoluzio horretan duten disolbagarritasuna. Amonio sulfatoa oso disolbagarria da uretan, bere izaera ionikoa medio; beraz, sullfatoa eranstean disoluzioaren indar ionikoa handituko da eta proteinak prezipitatu egingo dira[2]. Amonio sulfatoaren bidezko prezipitazioa proteinaren desnaturalizazioaren ordez disolbagarritasuna txikiagotzearen ondorio da; beraz, hauspeatutako proteina disolbagarri bihur daiteke tanpoi estandarrak erabiliz. Amonio sulfatoarekin hauspeatzeak bide egokia eta erraza ematen du proteina konplexuen nahasteak frakzionatzeko.
Elikagai-gehigarri gisa, amonio sulfatoa eskuarki segurutzat jotzen da eta Europako Batasunean E517 zenbakiarekin izendatzen da. Irin eta ogietan azidotasuna erregulatzeko erabiltzen da[3].
Edateko uraren tratamenduan, amonio sulfatoa kloroarekin konbinatuta erabiltzen da, desinfektatzeko monokloramina sortzeko.
Amonio sulfatoa Estatu Batuetako txerto askoren osagaia da Gaixotasunak Kontrolatzeko Zentroaren arabera.
Amonio sulfatoa nekazaritzako lanetan oso zabalduta dago duela 150 urte ingurutik hona, nahiz eta gaur egun gutxiago erabiltzen den.
Hainbat arrazoik bermatzen dute erabilera[4]:
1. Eskualde batzuetan ez dauden lurzoruko mantenugaiak ordezkatzen ditu.
2. Uzta bildu ondoren lurrera itzultzen den materia organikoen kantitatea handitzen du.
3. Arrazoizko prezioa du batez besteko nekazariarentzat.
4. Emaitzak azkar ematen ditu.
5. Etiketatze-praktikak eta errazio estandarizatuak ditu gehiegi ongarritzeko arriskua murrizten dutenak.
Aipatu beharreko arriskuen artean dago epe luzean gehiegi erabiltzeagatik lurzorua azidotzea.
Amonio sulfatoa ferroelektriko bihurtzen da -49,5 °C-tik beherako tenperaturetan. Giro-tenperaturan sistema ortorronbikoan kristalizatzen da, a = 7,729 Å, b = 10,560 Å, c = 5,951 Å gelaxka-tamainekin. Egoera ferroelektrikoan hozten denean, kristalaren simetria Pna21 espazio-taldera aldatzen da[5].
Amonio sulfatoa deskonposatu egiten da 250 °C-tik gora berotuz gero, lehenbizi amonio bisulfatoa sortuaz. Tenperatura altuagoetara berotzearen bada, deskonposatu egiten da amoniakoa, nitrogenoa, sufre dioxidoa eta ura sortuaz
Azido sendo baten (H2SO4) eta base ahul baten (NH3) gatz gisa, disoluzio azidoak eratzen ditu; 0,1 M disoluzioaren pH-a 5,5 da. Uretan disolnbaturik izaten dituen erreakzioak NH4 + eta SO4–2 ioienak dira. Adibidez, bario kloruroa gehitzeak bario sulfatoa hauspeatzen du eta amonio kloruroa gelditzen da disolbaturik.
Atmosferara isurtzen diren amonio sulfatozko partikulek, aireko partikula finek eragindako poluzioaren % 30 inguru osatzen dute mundu osoan[6][7][8].
Amonio sulfatoa amoniakoa azido sulfurikoarekin tratatuz lortzen da:
2 NH3 + H2SO4 → (NH4)2SO4
Amoniako gasa eta ur-lurruna sartzen dira amonio sulfatozko disoluzio asea duen erreaktore batean, 60 °C-tan dagoena, eta % 2 eta non % 4 artean azido sulfuriko disolbaturik baitagoen. Proesuan zehar azido sulfuriko kontzentratua gehitzen da etengabe disoluzioari azidotasuna mantetzeko eta disolbatutako azidoaren mailari eusteko. Erreakzio-beroak erreaktorearen tenperatura 60 °C-an mantentzen du.
Bestetik, amonio sulfato lehorra eta hauts moduan sintetiza daiteke amoniako gaseosoz betetako erreakzio-ganbera batean azido sulfurikoa ihinztatuz. Erreakzio-beroak sistemako ur guztia lurruntzen du eta gatzaren hautsa sortzen du.
Amonio sulfatoa igeltsutik ere sortzen da (CaSO4 · 2H2O). Mehe zatitutako igeltsua eransten zaio amonio karbonatozko disoluzio bati. Kaltzio karbonatoa solido gisa hauspeatzen da eta amonio sulfatoa disolbaturik geratzen da.
(NH4)2CO3 + CaSO4 → (NH4)2SO4 + CaCO3
Amonio sulfatoa modu naturalean ere agertzen da da, hala nola fumarola bolkanikoetako mascagnita mineral arraroan[9].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.