From Wikipedia, the free encyclopedia
Amazon Fire TV, Amazonek[1][2][3] garatutako baliabide digitalak erreproduzitzeko gailuen izen komertziala da. Streaming edukiak Internet bidez bereizmen handiko telebista batean erreproduzitzen dituen gailu txikiak dira. Bere lehenego bertsioa 2014ko apirilan argitaratu zen Amerikako Estatu Batuetan. Produktu horiek Alexa laguntzaile birtuala sartu arte eboluzionatu dira.
Amazon Fire TV | |
---|---|
digital media player (en) , microconsole (en) eta Telebistako dekodifikatzailea | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Foxconn |
Garatzailea | Amazon |
CPU | Qualcomm Krait 300, quad-core up to 1,7 GHz (1.belaunaldia) dual-core ARM Cortex-A72 up to 2 GHz and dual-core ARM Cortex-A53 up to 1,573 GHz (2.belaunaldia) |
GPU | Qualcomm Adreno 320 (1.belaunaldia) PowerVR GX6250 (2.belaunaldia) |
Biltegiratzea | 8 GB |
Sistema eragilea | Originala: Fire OS 5 "Bellini" Oraingoa: Fire OS 7 |
Dimentsioak | 115 () × 115 () × 17,5 () mm |
Masa | 281 g |
Potentzia | 5,5 mm DC (6,25 V 2,5 A power adapter) |
Gailu horiek telebistako HDMI sarrerara konektatzen dira, eta energiaz hornitzeko USB kable bat eta korronte adaptagarri bat daukate. Telebista normal bat telebista adimendun bihurtzeko helburuarekin, Fire TV gailuak interneteko sare inalanbriko batera konektatzen dira. Horrela, erabiltzaileak Netflix, Youtube edota Spotify bezalako plataforma famatuetara konektatzeko aukera ematen dute, bai eta milaka aplikazio eta joku exekutatzeko aukera ere.
Lehenengo Fire TV-a Estatu Batuetan erosteko eskuragarri jarri zen 2014ko Apirileko iragarkiaren egun berean US$99 salneurriarekin eta Sev-Zero[4] izeneko bideojokoarekin merkaturatu zen. Modelo honek HDMI audioa eta Dolby Digital Plus 7.1 inguratutako soinu zeharkatua eskaintzen zuen, erabiltzailearen Interneteko banda-zabalera nahikoa bazen.
Amazonen arabera, Fire TV, Apple TV eta Roku bezalako lehiakideen errendimendua gainditzeko diseinatu zen: bere 0,72-hazbete lodiko kutxa 1,7 GHz-eko CPU batekin ezaugarrituta, nukleo laukoitzekoa (Qualcomm Snapdragon 8064), 2 GB-eko RAM-a eta 8 GB-eko barne-biltegiratzeakin. Bertsio honek gainera, kutxarekin batera urruneko Bluetooth kontrola ekartzen zuen, mikrofono baten bitartez ahots bilaketa egiteko.
Amazonek Fire TV-ren bigarren belaunaldia 2015ean argitaratu zuen. Bertsio horrek 4K-ko bereizmena jasaten zuen[5], prozesadorearen (MediaTek 8173C) hobekuntzarekin batera.
Hirugarren belaunaldiko Amazon Fire TV Sticka 2017an argitaratu zen. Bertsio honen hobekuntzarik aipagarriena, 4K Ultra HD-ko irudi-bereizmena eta Alexa ahotsa kontrola izan ziren. Balaunadi honetako prozesadorea, bigarren belaunaldiakoa baino geldoagoa zen baina RAM handiagoa zuen. Bestalde 4K streaming, Dolby Atmos eta HDR10 transmititzeko euskarriak zituen[6][7]. Ekoizpena 2018an eten zen, Fire TV Stick 4K-ren alde[8].
Lehenengo “Fire TV Cube”-a 2018ko ekainean kaleratu zen. Hirugarren belaunaldiko Fire TV-ren antzekoa zen baina Alexaren funtzionalitate txertatuak zituen, aho bidezko aginteak esaterako. Gailuak 1,5 GHz quad-core ARM 4xCA53 prozesadorea, 2GB RAM memoria eta 16 GB memoria erabiltzen du[9].
Bigarren belaunaldiko modeloa 2019ko irailean kaleratu zen hexa-core prozesadore batekin. Dolby Vision, HDR10+ eta 4K bereizmenerako euskarriak zituen[10][11].
2014ko azaroaren 19an, Amazonek bere Fire TV Sticka argitaratu zuen, Fire TVren egokigailu txikiagokoaren bertsioa zein HDMI portuan konektatzen dena[12]. 1 GB RAM memoria eta 8 GB-eko memoria zuen eta Broadcom BCM28155 1,0 GHz Cortex-A9 prozesadorea erabiltzen zuen. Bi motatako urrutiko agintearekin saltzen zen, bata Alexarekin eta bestea gabe.
2016ko urriaren 20an, Fire TV Stick aho kontroleko urrutiko agintearekin kaleratu zuen. Beste hobekuntza MediaTek MT8127D Quad-core ARM 1,3 GHz prozesadorea erabiltzea izan zen[13]. Lehenengo belaunaldiko memoria eta RAM memoria mantentzen zituen.
2020ko urrian, hirugarren belaunaldiko Fire TV Sticken bi modelo argitaratu ziren. Fire TV Stick modeloaren urrutiko kontrolak telebistako botoiak ekartzen zituen, eta Fire TV Stick Lite modeloak, berriz, ez. Bi modeloek Fire TV Stick 4K-ren antzeko barne-hardwarea dute, baina 1080p-ko gehienezko irteera bereizmena eta solik 1 GB-eko RAM memoriarekin[14].
2021eko urriaren 7an, Amazonek Fire TV Stick 4K Max-a argitaratu zuen[15]. Horrek eguneratuta zegoen 3. belaunaldiko ahots bidezko Alexa urrutiko kontrola dauka eta WI-FI 6-arekin bateragarria da. 1,8 GHz-eko prozesadore bat, 750 MHz-eko GPU bat eta 2 GB-ko RAM memoria dauka[16]. Fire Tv hau da AV1 hadware azelerazio sostengua daukan lehena.
Fire TV Edition, Amazon Fire OS eta Fire TV interfazea barne hartzen dituzten telebista-fabrikatzaile nagusiek ekoitzitako telebista adimendunei aplikatzen zaien produktu izena da, zeintzuk Amazonen lizentzia duten[17]. Horiek zuzeneko telebista programaren informazioa eta grabazio minimorako gaitasuna eskaintzen dute[18][17]. Fire TV Edition telebista-ereduak Best Buy-en Insignian, Toshiban (AEB eta Kanadako merkatuetan), eta JVC-n eta Grundig-en (Europako merkatuetan) eskura daitezke[17].
Fire TV Recast bideo-grabagailu digitala da, eta airean-zeharko antena batekin lan egiten du programak grabatzeko. Gero grabatutako programa horiek Fire TV batean edo Amazon Echo Show batean ikusteko ahalmena ematen du[19]. Airean-zehar telebista-zerbitzuekin erabiltzeko diseinatu zen. 2018ko irailean iragarri zen.
Recastean gordetako programak ezin dira beste streaming gailuetan ikusi, ezta Roku, Apple TV edo Chromecast bidez ere, eta horrek mugatu egiten du haren erakargarritasuna[20]. Bestalde, ez du erreprodukzioan iragarkiak kentzeko gaitasunik.
2022ko abuztuan, Amazonek Fire TV Recasten ekoizpena eta banaketa eten egin zuen.
Fire TV serieak Fire OS exekutatzen du[21], zein Android Open Source Project iturburu-kodetik eratorria den[22]. Ahots-komandoak onartzen ditu mikrofono txertatutako urruneko aginte baten bidez edota gailuaren barruan integratutako mikrofonoen bidez (Fire TV Cube-ren kasuan bezala), eta horretaz gain, Amazon Echo bozgorailu adimendunen bidez Alexa-rekin ere kontrolatu daiteke. Gailuek Amazonen jabetzako hainbat zerbitzu onartzen dituzte: Amazon Prime Video, Twitch, Amazon Freevee, Amazon Music eta Amazon Luna. Aurrekoetaz gain, beste jabetzako zerbitzu garrantzitsu batzuk ere onartzen dituzte, besteak beste, Netflix, YouTube, YouTube TV, Curiosity Stream, Mubi, Dekkoo, Ameba TV, YuppTV, Chorki, Eros Now, Apple TV aplikazioa, ZEE5, Crunchyroll, Crackle, DAZN, Dailymotion, Peacock, Hulu, Hotstar, Disney+, Tubi, Vimeo, HBO Max, Discovery+, Philo, Paramount+, Pluto TV, FuboTV , MX Player, Spotify, TuneIn, iHeartRadio, Tidal, Audacy, BBC Sounds, Qello, Plex, Emby, Jellyfin, AirConsole eta beste batzuk Amazon Appstore bidez[7][21][23][24].
"X-Ray" funtzioari esker, erabiltzaileek aurpegi-ezagutza, musika-ezagutza eta IMDb datuak erabiliz[25], Prime Video edukiarekin erlazionatutako testuinguru-informazioa ikusteko aukera dute (adibidez, aktoreen biografiak eta beste bitxikeria batzuk),
Wikipediatik, entziklopedia askea
Aurreko balaunaldia | Oraingo balaunaldia |
---|
Modeloa | Fire TV
(box) |
Fire TV Stick | Fire TV
(box) |
Fire TV Stick | Fire TV
(pendant) |
Fire TV Cube | Fire TV Stick 4K | Fire TV Cube | Fire TV Stick | Fire TV Stick 4K Max | Fire TV Cube | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Modelo belaunaldia | 1.a | 1.a | 2.a | 2.a | 3.a | 1.a | 1.a | 2.a | 3.a | 1.a | 3.a | |
Kode izena | Bueller | Montoya | Sloane | Tank | Needle | Stark | Mantis | Raven | Sheldon | Kara | Gazelle | |
Modelo izena | AFTB | AFTM | AFTS | AFTT | AFTN | AFTA | AFTMM | AFTR | AFTSSS/AFTSS | AFTKA | AFTGAZL | |
Merkaturatze eguna | 2014ko apirilaren 12a | 2014ko azaroaren 19a | 2015eko irailaren 29a | 2016ko urriaren 20a | 2017ko urriaren 25a | 2018ko ekainaren 21a | 2018ko
urriaren 31 |
2019ko urriaren 10a | 2020eko irailaren 30a | 2021eko urriaren 7a | 2022ko urriaren 25a | |
MPN | B00CX5P8FC | B00KAKPZYG | B00U3FPN4U | B01ETRGSPA | B01N32NCPM | B01NBTFNVA | B079QHMFWC | B07KGVB6D6 | B07ZZVX1F2 B08C1W5N87 (Lite) | B08MQZXN1X | ? | |
SE | Fire OS 5 | Fire OS 6 | Fire OS 7 | |||||||||
Android Bertsioa | 5.1 | 7.1 | 9 | |||||||||
Sistema Bertsioa | 5.2.7.4 | 5.2.8.9 | 6.2.9.1 | 7.2.8.5 | ? | |||||||
CPU | Maker | Qualcomm | Broadcom | MediaTek | Amlogic | MediaTek | Amlogic | MediaTek | Amlogic | |||
Familia | Snapdragon 600 | ? | Quad-core ARM big.LITTLE | ? | ARM Cortex-A53 | ? | ? | ARM Cortex-A73 | ||||
Modeloa | APQ8064T | BCM28155 | MT8173C | MT8127D | S905Z | MT8695 | S922X | MT8695D | MT8696 | POP1-G | ||
Korea | 4x Krait 300 @ 1,7 GHz | 2x ARM Cortex-A9 @ 1.0 GHz | 2x ARM Cortex-A72 @ 2 GHz and 2x ARM Cortex-A53 @1.573 GHz | 4x ARM Cortex-A7 @ 1.3 GHz | 4x ARM Cortex-A53 @ 1,5 GHz | 4x ARM Cortex-A53 @1.7GHz | 4x ARM Cortex-A73 @ 2.2 GHz and 2x ARM Cortex-A53 @1.9 GHz | 4x ARM Cortex-A53 @1.7GHz | 4x ARM Cortex-A55 @1,8GHz | 4x ARM Cortex-A73 @ 2.2 GHz and 4x ARM Cortex-A53 @2.0 GHz | ||
Zabalera | 32-bit | 64-bit | 32-bit | 64-bit | 32-bit | 64-bit | ||||||
Aplikazio Interfaz Binarioa (ABI) | ? | 32-bit | ||||||||||
GPU | Diseinatzaile | Qualcomm | Broadcom | Imagination TechEzlogies | ARM | Imagination TechEzlogies | ARM | Imagination TechEzlogies | ARM | |||
Familia | AdreEz | VideoCore IV | PowerVR | Mali | PowerVR | Mali | PowerVR | Mali | ||||
Modeloa | 320 | Capri VC4 | GX6250 | 450 MP4 | 450 MP3 | IMG GE8300 | G52 MP2 | IMG GE8300 | IMG GE9215 | G52 MP8 | ||
OpenGL ES | 3.0 | 2.0 | 3.1 | 2.0 | 3.2 | |||||||
Vulkan | N/A | N/A | 1.0 | - | ? | 1.1 | 1.0 | 1.1 | ? | ? | ||
OpenCL | 1.1 embedded profile | — | 1.2 | - | ? | 1.2 | 2.0 | 1.2 | ? | ? | ||
Hardware Deskode Laguntzailea | MPEG-4, H.263, H.264 | MPEG-4, H.263, H.264, H.265, VP8, VP9 | MPEG-4, H.263, H.264, H.265 | MPEG-4, H.264, H.265, VP9 | MPEG-4, MPEG-2, H.263, H.264, H.265, VP8, VP9 | MPEG-4, MPEG-2, H.263, H.264, H.265, VP8, VP9, AV1 | MPEG-4, MPEG-2, H.264, H.265, VP9, AV1 | |||||
RAM | 2 GB LPDDR2 | 1 GB LPDDR2 (512 MB system, 512 MB video) | 2 GB LPDDR3 | 1 GB LPDDR3 | 2 GB | 1,5 GB DDR4 | 2 GB DDR4 | 1 GB DDR4 | 2 GB DDR4 | 2 GB LPDDR4X | ||
Memoria | Barrukoa | 8 GB NAND Flash | 16 GB | 8 GB | 16 GB | 8 GB | 16 GB | |||||
Kanpokoa | USB up to 128 GB | Ez | Up to 128 GB microSDXC | Ez | Micro USB | Ez | Micro USB | Ez | USB-A | |||
MikrofoEza | Mic urrutiko kontrolan | Ez | Mic botoia urrutiko kontrolan | ? | ||||||||
Networking | Ethernet | RJ45, 10/100 Mbit/s | USB-to-RJ45 egokitzailea (bananduta) | RJ45, 10/100 Mbit/s | USB-to-RJ45 egokitzailea (bananduta) | USB-to-RJ45 egokitzailea (barnean) | USB-to-RJ45 egokitzailea (bananduta) | USB-to-RJ45 egokitzailea (barnean) | USB-to-RJ45 egokitzailea (bananduta) | RJ45, 10/100 Mbit/s | ||
Bluetooth | Bluetooth 4.0
HID, SPP Profiles |
Bluetooth 3.0
HID, SPP Profiles |
Bluetooth 4.1
HID, HFP, SPP profiles |
Bluetooth 4.1
A2DP, AVRCP, GAVDP, HID, IOPT profiles |
Bluetooth 4.2 + LE
A2DP 1.2-SRC, AVRCP 1.0-TG, HID 1.0-Host, HOGP 1.0-Host |
Bluetooth 4.2 | Bluetooth 5.0 + LE | ? | ||||
Wi-Fi | Dual-band 802.11 a/b/g/n
2x2 MIMO |
Dual-band 802.11 a/b/g/n/ac
2x2 MIMO antena-duala |
Dual-band 802.11 a/b/g/n/ac/ax
2x2 MIMO dual-antenna |
Tri-band 802.11 a/b/g/n/ac/ax
2x2 MIMO dual-antenna | ||||||||
Dimensioak | 115 mm x 115 mm x 17.5 mm | 84.9 mm x 25.0 mm x 11.5 mm | 115 mm x 115 mm x 17.8 mm4.5" x 4.5" x 0.7" | 85.9 mm x 30.0 mm x 12.6 mm3.4" x 1.2" x 0.5" | 65.0 mm x 65.0 mm x 15.0 mm2.6” x 2.6” x 0.6” | 86.1 mm x 86.1 mm x 76.9 mm3.4” x 3.4” x 3.0” | 108 mm x 30 mm x 14 mm | 86.1 mm x 86.1 mm x 76.9 mm3.4” x 3.4” x 3.0” | 108 mm x 30 mm x 14 mm | 86 mm x 86 mm x 77 mm? | ||
Energia hornitzailea | 6.25 V, 2.5 A, 16 W, DC | 5 V, 1 A, 5 W, DC | 15 V, 1.4 A, 21 W, DC | 5 V, 1 A, 5 W, DC | 5.2 V, 1.8 A, 9 W, DC | 5.25 V, 1 A, 5 W, DC[26] | 12 V, 1.25 A, 15 W, DC | 5.25 V, 1 A, 5 W, DC | ? | |||
Power Plug-a | 5.5 mm (outer) x 2.5 mm (inner) (Coaxial power connector) | USB micro-B Cable and USB A-Type energia hornitzailea | 3 mm (outer) x 1 mm (inner) | USB micro-B Cable and USB A-Type energia hornitzailea | USB micro-B Cable and USB A-Type energia hornitzailea | 4 mm (irteera) x 1.7 mm (sarrera) | USB micro-B Cable and USB A-Type energia hornitzailea | ? |
Lehiakide nagusietako batzuk Roku, Apple TV, Nvidia Shield TV edo Chromecast dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.