gipuzkoar idazlea eta feminista From Wikipedia, the free encyclopedia
Amalia Galarraga Azkarruntz (Donostia,c. 1885 - Madril, 1971ko irailaren 28a) gipuzkoar idazle feminista izan zen. Lyceum Club Femeninoren sortzaileetariko bat izan zen eta Batzorde Betearazlearen diruzaina.[1][2][3][4][5][6][7][8][9] Antolakuntzatik irten egin zen, kanpora bizitzera joan zelako. Jose Maria Salaberria idazlearekin ezkondu zen.[10]
Amalia Galarraga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1885 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1971ko irailaren 28a (85/86 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | José María Salaverría |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta feminista |
Kidetza | Lyceum Club Femenino |
José María Salaverriarekin ezkondu zen, eta harekin bi alaba izan zituen, Carmen eta Margarita (diplomatikoa, Espainiako ministro osoa, Isabel Katolikoaren banda, Donostian, Gipuzkoan jaioa eta Madrilen 2000ko abenduaren 7an hila).[11]
Bere bizitzari buruzko datu gutxi daude argitaratuta, baina badakigu Carmen Baroja Nessiren lagun ona zela eta Carmen Monné koinatarekin batera, elkartea finantzatzen lagundu zutela.[12]
Ernesto Giménez Caballerok eskaturik, bere senarrari, José María Salaberriari, eskainitako kronika bat idatzi zuen,[13] 1928ko abenduaren 15ean Giménez Caballerok argitaratua, “La Gaceta Literaria” aldizkariaren 48. zenbakian, Los escritores vistos por su mujer: José María Salaverria/ Idazleak, emaztearen ikuspuntutik: Jose Maria Salaberria izenburupean.[14]
1930. urtearen hasieran, Bakearen aldeko Espainiako Emakume Ligaren sorreran parte hartu zuen, Nazioen Elkartearen aldeko elkarteen biltzarraren ondorioz. Biltzarrean, Liga integratu zen. Liga hau batez ere emakume bakezale talde batek osatzen zuen, eta gehienak Lyceum Club-eko bazkide ziren, hala nola Amalia Galárraga.[12]
Amalia Galarraga Madrilen hil zen, 1971ko irailaren 28an,[15] 86 urterekin, nahiz eta Donostian (Gipuzkoa), bere jaioterrian, bizi zen alargun geratu zenetik. Polloeko hilerrian ehortzita dago.[11]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.