Ama Dablam
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ama Dablam Himalaia mendikateko mendi bat da, Nepalgo 1. probintziakoa. Tontor nagusiak 6.812 metro ditu, eta baxuena den mendaldekoak 6.170 metro. Ama Dablamek "amaren lepokoa" esan nahi du; gandor luzeak alde banatan, ama (Ama) baten besoak bezala, bere haurra babesten, eta glaziar zintzilikaria, dablama bezala hartzen dena, emakume sherpek erabiltzen duten zintzilikari bikoitza, jainkoen irudiak dituena[1]. Zenbait egunetan zehar, Ama Dablamek ekialdeko zerua menderatzen du Everest mendiko kanpamentu nagusira bidaiatzen duen edonorentzat. Bere gailur altu eta aldapatsuengatik, batzuetan, Ama Dablam, "Himalayako Matterhorn" bezala ezagutzen da.
Ama Dablam | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 6.814 m |
Prominentzia | 1.027 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°51′40″N 86°51′41″E |
Honen parte da | Himalaia |
Mendikatea | Mahalangur Himal (en) |
Estatu itsasgabe | Nepal |
Nepalgo garapen-eskualdea | Ekialdeko eskualdea |
Nepalgo gunea | Sagarmatha Gunea |
Babestutako-eremua | Sagarmatha Parke Nazionala |
Leku geografikoa | Himalaia |
Ama Dablam 1961eko martxoaren 13an eskalatu zuten Mike Gillek (Zeelanda Berria), Barry Bishopek (AEB), Mike Wardek (Erresuma Batua) eta Wally Romanesek (Zeelanda Berria) Southwest Ridge-tik. Altitudera ondo egokituta zeuden, negua 5.800 metrora igaro ondoren, mendiaren oinarritik gertu, Sir Edmund Hillary buru zuen "1960 – 61 Silver Hut expedition" espedizioan parte hartzen zutela.
Biratnagar probintziako hiriburutik 162 kilometro iparraldera eta Katmandutik 152 kilometro ipar-ekialdera dago, Ama Dablam Himalaiako mendirik ezagunena da baimendutako espedizioetarako. Ibilbiderik ezagunena Southwest Ridge da. 2006ko elur-jausi baten aurretik, eskalatzaileek, orokorrean, hiru kanpamentu ezartzen zituzten gandorrean zehar, III. kanpamentua glaziar esekiaren, Dablamaren, justu azpian eta eskuinean zutelarik. Glaziarretik askatzen den edozein izotz, normalean, ezkerretara joaten da, kanpamendutik urrun. Hala ere, elur-jausiaren ondoren, eskalatzaileek nahiago dute bi kanpaleku bakarrik ezarri arriskua gutxitzeko. Eskalatzeko baimena eta loturako ofizial bat behar dira Ama Dablam eskalatzen saiatzeko. Everestekin gertatzen den bezala, apiriletik maiatzera (montzoiaren aurretik) eta irailetik urrira izaten dira eskalatzeko hilabete onenak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.