From Wikipedia, the free encyclopedia
Altitude COsmic Ray DEtector, edo ACORDE (euskaraz: «Alturako izpi kosmikoen detektagailua»), ingeniaritza aeronautikoaren proiektu berritzailea da, azken garapenei esker lortu dena. EHUko Zientzia eta Teknologiako "Master"-ko 12 ikasle eta zientzialarik martxan jarri duten eta Europako Espazio Agentziaren (ESA) gainbegiratuan dagoen azken proiektua da. ACORDE tximista kosmiko primarioen hautematean datza. Honetarako BEXUS22 globo estratosferikoarekin elkarlanean arituko da tximista hautematzailea. Honen helburua, hegazkinezko bidaien segurtasuna areagotzea da; izan ere, tximista batek hegazkin baten sistema elektriko osoa geldiarazi edota suntsi dezake. Proiektu hau EHU unibertsitatearen, EHUSpace elkartearen eta Aernnova aeronautika enpresaren arteko akordioaren ondorioa da. Eta gainera, Aula EspaZio bezalako europar elkarteen laguntza jaso du. Momentuz, esan bezala, etorkizuneko proiektua da, baina 2016ko urte amaieran (urria eta gero) frogatzea da helburua. Dagoeneko ACORDEk prioektu ofizial eta baliagarri izateko pasa beharrezko frogetatik lehenengo biak pasa ditu. 2016ko maiatzean izango du hurrengoa.
Altitude Cosmic Ray Detector | |
---|---|
BEXUS | |
Kokapena | |
ACORDE izatez, laino presurizatuaz betetatko ganbera bat da. Ganbera horren barruan alkohol isopropiliko lurruna agertzen da da bi fokoen artean sortzen den gradiente termikoari esker. Foku beroa ganberaren goialdean kokatzen da. Foku hotza, berriz, ganberaren behealdean kokatzen da. Azkenengo honetan, izotz sikua (CO2 egoera solidoan) erabiltzen da. Beroan, aldiz, alkohola jartzen da material bigunean. Esandako guztia ondo eginez gero, alkohol lurrun laino supersaturatua agertuko da, esperimenturako erabiliko dena.
Tximista hautematzailea, BEXUS22 globo estratosferikoak jaurtitzeko aukeratua izan da (BEXUS22 26 metroko diametroko globoa da). Jaurtiketa honetan ACORDEk 30 kilometroko altueraraino iritsiko da (hala ere, ganberaren pisuaren eta atmosferaren egoeraren araberakoa da).
Azkenik, ACORDE eta BEXUS22 Esrangen, Suedian, SNSBren basetik jaurtiak izango dira, Artikotik 200 kilometro iparralderantz. Behin estratosferara iritsita, ACORDE benetan balio duen frogatuko da. Honetarako, aurretik aipatutako egitura kimikoa lanean hasiko da.
Tximista kosmikoek ganbera zeharkatuko dute eta ganbera barruko lainoan arrastoak utziko dituzte, eta hauek, sentsore optiko batzuen bidez identikatu egingo dira. Ondoren, EHUSpacek sortutako software tximisten ibilbideak egituratuko ditu 3 dimentsiotan. Oinazkarren partikulen, tamainaren eta mugitzeko eraren arabera zer tximista kosmiko mota identifikatuko da.
Hau izan da, adibidez, PDR probetatik bigarrena. Aurrera azalduko da zertan datzan proba prozedura hau.[1]
ACORDEren inguruan egin den experimentuaren helburua ganbera zeharkatzen dituen tximista guztiak kuantifikatu eta aztertzea da. Bestetik, 2. mailako helburua igoera 1,5h-tan egitea da, baina hori lortzeko erreza dirudi a priori. Baina batez ere, tximista motak desberdintzea izango da helburu nagusia. Izan ere, bi motatakoak aurki daitezke. Alde batetik, tximista kosmikoak ditugu. Hauek atmosferara ailegatzen dira normalean. Haien egitura: %90 protoiak, %9 partikulak eta %1 besteko nukleoak. Bigarrenak, primarioak partikulekin talka egitean sortzen direnak dira, partikulen expansio oso azkarra sortzen duena. Bigarren hauek identifikatu beharko ditu ACORDEk. Globoa gora doan einean, partikula handiagoko partikulak espero dira, eta baita aipatutako bi mota hauek ezberdintzeko erraztasun handiagoak.[2]
Prioektu bat ofizializatu ahal izateko, lehenik eta behin, proiektu hori baimendu eta baieztatu beharko duen proba prozedura bat bete behar da. Proba prozedura horri Preliminary Design deritzo. PDk sistema guztiek bete behar dituzten gutxienekoak aztertzen ditu zenbait alderdi eta ikuspuntuetatik. PD proba nahiko pasa behar dira. Dena dela, zailenak PDR (Preliminary Design Review) eta CDR (Critical design Review) dira. Ikus daitekeenez, garrantzi asko ematen diote diseinuaren osaketari aeronautikan.
Hauek dira PDRren prozedurak edo probak:
2016ko otsailaren 16 PDR froga gainditu zuen ACORDEk Esrangen egin zen jaurtiketan, eta geroztik, etorkizunerako helburua CDRren arauak betetzea izan da helburu nagusia. Hurrengo proba 2016ko maiatzean izango da. CDR proba gainditzen saiatuko da ACORDE, oraingo honetan, berriz, Noordwick-en, Holandan, egingo da jaurtiketa. Bigarren azterketa hau ESTEC elkarte aeroespazialaren baitan egongo da.
Helburu honen aurrean, eginkizun nagusia ganberaren barruan dagoen lainoaren eginbeharraren efektibitatea hobetzea da, Alejandro Oteroren, proiektu honetan parte hartzen duten 12 ikasletako baten esanetan:
"Egun, gure helburua experimentuaren diseinua hobetzea izango da PDR ataleko adituek esandako aholkuen arabera, eta gure partetik ateratako onodrioetaz, noski. Honetaz gain, lainoz beteta egongo de ganbera guztiz eraiki eta osatu behar da, behin eta berriz entsaiatzeaz aparte. Hau izango da prioektuaren atalik zailena, baina hor dago koxka. Hau guztia lortzeko, instalazio hobeak behar ditugu entsegu termikoak egin ahal izateko, eta, azkenik, gu finantziatuko gaituen norbait aurkitu".[erreferentzia behar]
Etorkizun urruneko helburu bezala proiektua ofizializatzea eta martxan jartzea izango da. ACORDEren arduradunen arabera, proiektua 2016ko urrian abia daiteke. Gaur egun, 12 ikasleen experimentu bat da, baina zenbait hilabetetan, etorkizuneko tresna oso baliagarria bihur daiteke ingenieritza aeronautikoan.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.