From Wikipedia, the free encyclopedia
Alperra —Ipar Euskal Herrian trunkoa, baita ere bonbil eta trinko, eta harrizkoa edo porlanezkoa denean (zurezkoa ere izan baitaiteke) alper-harria ere deitua— nekazaritzan erabiltzen den arrabol astuna da, lur-mokorrak xehatzeko erabiltzen dena. Antzinean harrizkoak ziren eta abereen trakzioa erabiltzen zen horiekin lan egiteko, baina egun burdinazkoak izaten dira, hortzak dituzte lurra hobeki xehatzeko eta traktorez maneiatzen dira gehienetan.
Alperrak bi zulo izaten ditu alde banatan eta horietan sartzen da ardatza eta honek zurezko bastidoreari eusten dio, erditik lau bat metro luzeko pertika bat irteten da. Armazoia edo etxea (80x120x150) ez zen beti ere berekoa izaten.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.