Almirantegoaren uharteak
Hegoaldeko Ozeano Bareko uhartedia From Wikipedia, the free encyclopedia
Hegoaldeko Ozeano Bareko uhartedia From Wikipedia, the free encyclopedia
Almirantegoaren uharteak[1], Manus uharteak ere deituak (ingelesez: Manus Islands), Papua Ginea Berriko uharte multzoa da, Bismarck uhartediaren zati. 18 uharte dira, garrantzitsuenak Manus eta Los Negros. 2.100 kilometro koadroko eremua dute (horietako 1.600 Manus uharte nagusiari dagozkio), eta Manus probintziaren barnean daude. Izena Philip Carteret esploratzaileak eman zien 1767an.
Almirantegoaren uharteak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 720 m |
Mota | uharte multzoa |
Azalera | 2.170 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 2°06′S 146°57′E |
Estatua | Papua Ginea Berria |
Papua Ginea Berriko probintziak | Manus |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Bismarck uhartedia |
Herbeheretarrek 1616an hartu zituzten mendean uharte hauek. 1884tik aurrera, Alemaniaren eskuetan egon ziren, eta 1914an Australiak okupatu zituen. Bigarren Mundu Gerran, Japoniak bereganatu zituen, eta 1942an base bat ezarri zuen Manus uhartean .
1944ko otsailaren 29an, AEBetako indarrek hartu zituzten, Douglas MacArthur jeneralak zuzendutako Brewer Operazioaren bitartez. Estatubatuarrek berehala eraiki zuten base bat, oso garrantzitsua izan zena Ginea Berrian eta Filipinetan egin ziren ondorengo operazioetarako. Ondoren, Australiaren kontrolpean geratu ziren, eta egun Papua Ginea Berriko lurraldeak dira.
Koko-plantazioak eta perla-bilketa dira jarduera ekonomiko nagusiak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.