Alkandora beltzak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alkandora beltzak edo Milizia volontaria per la sicurezza nazionale (MSVN siglak erabiltzen zituzten) (Segurtasun Nazionalerako Borondatezko Miliziak euskaraz) Italiako faxismoaren garaiko Mussoliniren aldeko talde bat ziren. Alkandora beltzez janzten ziren eta bere izena bere janzkeraren koloretik dator. Italiatik kanpoko historiografian izen horrekin ezagutzen dira. 1924tik aurrera Italia faxistako indar armatua izan ziren.
Segurtasun Nazionalerako Borondatezko Milizia (Milizia Volontaria per la Sicurezza Nazionale) | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | MVSN |
Mota | Erakunde Militarra |
Herrialdea | Italia |
Ideologia | Faxismoa |
Izengoitia | Alkandora Beltzak (Camicie Nere) |
Agintea | |
Benito Mussolini | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Jabea | Alderdi Nazional Faxista |
Historia | |
Sorrera | 1923ko martxoaren 23an |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1943ko uztailaren 29an |
Bere sorrera 1922ko abenduaren 28ko Ministroen Kontseiluan erabaki zen, Benito Mussolinik gidatua, eta 1923ko urtarrilaren 14an Viktor Emanuel III.a Italiakoak ofizialki sortu zituen dekretu bidez. Hasiera batean Alderdi Nazional Faxistaren erabilerarako milizia baten gisa pentsatu ziren izaera paramilitarreko talka-indar gisa.[1], leialtasuna bakarrik Kontseiluko Presidenteari emanez eta ez erregeari. Laster, faxismoa estatuaren ideologia bilakatzen joan ahala, Italiako Armadaren paper osagarria jokatu zuten, formalki hala ez bazen ere. Atorra beltzek oposizio politikoa ezabatzeko erabili ohi zituzten metodoak indarkeria eta hilketa izan ziren.