Aljeriako gastronomia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aljeriako gastronomia Aljeria herrialdeko sukaldaritza tradizionala da. Adituen esanetan, bertan dago Europako sukaldaritza mediterraneoaren eta Afrikakoaren arteko muga edo erdigunea. Toki eta urte-sasoi batetik bestera biziki aldatzen denez, anitza, oparoa da herrialde handi horretako sukaldaritza. Nutrizio aldetik, bikaina: gantz, gatz eta azukre gutxi, landarezkoaren presentzia etengabea izaki. Zereala du bertako janak ezinbesteko zutabea, janari guzti-guztien laguntzaile diren hainbat motatako ogiak ez ezik (khobz dar, kesra rakhsis, kesra matlouh, kesra m’bessa, aghroume, akourane...) era askotako opil eta pastelak moldatzeko funtsezkoa[1].