mikrobiologo estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Alice Catherine Evans (Bradford Konderria, 1881 – Alexandria, 1975) mikrobiologoa izan zen, bruzelosia kutsatzeko mekanismoa aurkitu zuena, eta intzidentzia nabarmen murriztu zuena behi-esnea pasteurizatzea gomendatuz.[1] Bere lanagatik Society of American Bacteriologists-eko presidente izendatu zuten lehen emakumea izan zen.
Alice Catherine Evans | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Neath (en) , 1881eko urtarrilaren 29a | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||||||||||
Bizilekua | Madison Washington | ||||||||||||||||||
Heriotza | Alexandria, 1975eko irailaren 5a (94 urte) | ||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Cornell Unibertsitatea 1909) Zientziatan graduatua : Bakteriologia Cornell University College of Agriculture and Life Sciences (en) Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen (1909 - 1910) Zientzietako Masterra : Bakteriologia | ||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | mikrobiologoa eta bakteriologoa | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila 1918) United States Public Health Service (en) (1918 - | ||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Kidetza | American Society for Microbiology (en) |
Bradford Konderriko (Pennsylvania) etxalde batean jaioa, txikitatik izan zuen animalien gaixotasunekiko interesa. Horregatik, bakteriologia ikasi zuen Wisconsin-Madisongo Unibertsitatean, eta ikerketa aurreratua egiteko beka lortu zuen.[2]
Bere lehen lana Cheddar gaztaren gustua hobetzeko teknikak ikertzea izan zen. Bitartean, behiei eragiten dieten gaixotasunak ikertzen hasi zen. Animalia horien artean, Bacillus abortus bidezko infekzioa nahiko ohikoa zen, eta garai hartan uste zen ez zuela eraginik gizakiengan. Alice gaixotasun jakin batzuen sintomen eta behi-esne gaixoaren ingestioaren arteko loturak bilatzen hasi zen, eta bruzelosiaren sukarra iturri horretatik zetorrela konturatu zen. Bere aurkikuntza Journal of Infectious Diseases egunkarian argitaratu zuen 1918an.[1]
Bere lankideek emakume izateagatik hasieran zuten eszeptizismoa gorabehera, hainbat ikerketa independentek bere tesia berretsi zuten, eta une hartatik aurrera esnea maila masiboan pasteurizatzea gomendatzen hasi zen, gaixotasuna ez harrapatzeko. Alicek, geroago, beste gaixotasun batzuk ezagutzen lagundu zuen, hala nola meningitisa. Evansek bere lanen bilduma bat eman zion Medikuntzako Liburutegi Nazionalari 1969an.[3]
1945ean laborategiko lan aktibotik erretiratu zen arren, Alice Evansek Estatu Batuetan hitzaldiak ematen jarraitu zuen emakumeak karrera zientifikoak hasi eta jarraitzera animatzeko.[4]
Aitzindaria eta borrokalaria izan zen bokazioz: eskolan saskibaloian jokatzen zuen, eta hegazkinez igo zen Lindbergh zeharkaldi atlantikoa egin eta urtebetera. 1966an, 85 urte zituela, salatu zuen Konstituzioaren aurkakoa zela Medicare osasun-aseguru publikoaren eskaeran komunisten filiazioak jakinaraztera behartzea. Hurrengo urtean, baldintza hori kendu egin zen.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.