From Wikipedia, the free encyclopedia
Alfontso V.a Leongoa (994 – Viseu, 1028), Noblea ezizenaz ezaguna, Leongo erregea (999 – 1028) izan zen .
Alfontso V.a Leongoa | |||
---|---|---|---|
999 - 1028 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Leongo Erresuma, 994 | ||
Herrialdea | Galiziako Erresuma | ||
Heriotza | Viseu, 1028ko abuztuaren 7a (egutegi gregorianoa) (33/34 urte) | ||
Hobiratze lekua | Royal Pantheon (en) | ||
Familia | |||
Aita | Bermudo II.a Leongoa | ||
Ama | Elvira of Castile, Queen of León | ||
Ezkontidea(k) | Elvira Mendes (en) Urraka Gartzeitz | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Astur-leondar leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa kristautasuna |
Bere aita Bermudo II.aren oinordekoa izan zen bost urte zituenean,[1] bere ama Elvira Garzeitzen[2] (Gaztelako kondearen arreba zen Antso Garzeitz)[3] eta Menendo González kondea bere haurtzainaren tutoretzapean geratu zelarik. Hoenk Galizian hazi zuen, Alfontso erregeak urte batzuk beranduago gogoraraziko duenez: "Menendo, Galiziako dukea, nire bikario eta haurtzaina zena".[4] Alfontsoren dokumentu gehienak, bere erregealdiko lehen urteetan, Galizian zeudela eman zituen.[5] Bere aitaordearen semeetako bat, Ramiro Menendez, bere armiger regisa izan zen.[6]
Alfontso V.a, adin nagusitasunera, 1008. urtean iritsi zen, hamalau urterekin, ezegonkortasun politikoz betetako erresuma bat heredatuz.[3] Urte horretan bertan hil zen Menendo Rodriguez eta Almanzorren semea, Abd al-Malik al-Muzafar.[3][7] Bere ama Elvira Garzeitzek, ordura arte erregeordea zenak, urte batzuetan Gaztelarekiko harreman onak gehiago bermatu zituen.[3] Antso kondeak babestutako Banu Gomezen matxinadak 1014an konkordia honekin amaitu zuen.[3] Erregearen eta kondearen etsaitasunak bere gorteak etsaiaren kontrakoen babesleku bihurtu zituen.[8] 1017ko martxoak 14an hil zen Antsorekin izandako hausturaren ondorioz, Elvira erregina-ama Oviedora erretiratu zen, non urte horretan bertan hil zen.[9] Erregeak, Leongo gaztelar konderriko domeinua indartu zuen, eta bere lurralderik mendebaldekoenak kendu zizkion, Cea eta Pisuerga ibaien artean (gaur egungo Palentziako probintzia) 1017an, Antso kondea hil zenean.[10][11] Konde zenak Alfontso adin txikikoa zenean bereganatu zituen.[11]
Alfontso V.ak administrazioari aldaketa bat egin nahi zion, eta horretarako esparru juridiko berri bat behar zuen lehenik. Hala, 1017an, Errege Kuriaren bilera batean, Leongo Forua aldarrikatu zen, Leongo feudalismoaren babestzat jo dena. Haren bidez, aurreko etapako gatazkei amaiera eman eta benetako boterea berreskuratu nahi zuen. "Leongo Forua", Leongo Alfontso V.a erregeak 1017an Leongo katedralean bildutako concilium batean dekretatutako dekretu multzo bat da.[12] Hogei agindu horiei Leon hirian tokiko bizitza arautzen zuten beste hogeita zortzi gehitu zitzaizkien. Alfontsoren erregealdiko hogei urteak, funtsean, erresuma berrantolatzen eta berreraikitzen eman zituen, Almanzoren eta honen semearen X. mendearen amaierako eta XI. mendearen hasierako kanpainen ondorioz oso kaltetuta zegoena.[13] Dirudienez, erresuman ordena aldi baterako berrezartzea lortu zuen, baina, bere heriotzak, istilu garai berri bat eragin zuen, oraingoan, aldameneko Nafarroako Erresumak girotua.[11]
Alfontsok Almanzoren erasoen ondorioz kaltetua izan zen Leon hiria berreraiki zuen. Viseu hiria setiatzean hil zen,[14][7] 1028ko abuztuaren 7an, gezi batez.[15][16] Bere oinordekoa, bere seme Bermudo III.a izan zen,[7] oraindik adingabea zena, hamaika urte baitzituen, eta Urraka erregina bere amaorderen zaintzapean geratu zena.[17]
Bere gorpua Leongo hirira eramana izan zen, eta Leongo San Isidoroko erregeen panteoian lurperatua, bere gurasoekin batera.[18] Erregearen gorpua duen harrizko hilobia gaur egun kontserbatzen da, eta, bere estalkian, latindar idazkun hau agertzen da:
« | H. IACET ADEFONSUS QUI POPVLATIT LEGIONEM...ET DEDIT BONOS FOROS ET FECIT/ECCLESIAM HANC LVTO ET LATERE. HABVIT PRAELIA CUM/SARRACENIS, ET INTERFECTUS,EST SAGITTA APUD VISEUM/PORTUGAL FUIT FILIUS VEREMUNDI ORDONII/OBIIT ERA M SEXAGESIMA QUINTA III NAS M.[18] | » |
Gainera sasikume bi izan zituen:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.