From Wikipedia, the free encyclopedia
Alexander Sergeievich Stroganov (alfabeto zirilikoan: граф Александр Сергеевич Строганов ; 1733ko urtarrilaren 14agreg./urtarrilaren 3ajul. – 1811) errusiar baroia, eta Stroganov familiako kide izan zen. Alexandro I.aren Batzorde Pribatuko kide (Негласный комитет) izan zen, baita Barne Ministroaren laguntzaile, luzaroan Arte Akademia Inperialaren presidente, Errusiako Liburutegi Inperialaren zuzendari eta Errusiako Akademiako kide ere.
Alexander Sergeievitx Stroganov | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mosku, 1733ko urtarrilaren 3a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa | ||
Heriotza | San Petersburgo, 1811ko irailaren 27a (juliotar egutegia) (78 urte) | ||
Hobiratze lekua | Lazarev Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Aita | Sergei Grigoryevich Stroganov | ||
Ama | Sofya Naryshkina | ||
Ezkontidea(k) | Anna Mikhailovna Stroganova (en) | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Stroganov family (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, liburuzaina eta bildumagilea | ||
Lantokia(k) | Berlin Geneva Bolonia Paris San Petersburgo Paris San Petersburgo San Petersburgo San Petersburgo eta San Petersburgo | ||
Jasotako sariak | |||
Stroganov, Sergei Grigorievitx Stroganow baroiaren semea, 1733ko urtarrilaren 3an jaio zen San Petersburgon. 1752-1757 bitartean, Genevako, Boloniako (artearen altxorrak) eta Parisko (kimika, fisika eta metalurgia) unibertsitateetan ikasi zuen. Parisen, masoi izan zen, eta Voltaire bisitatu zuen[1]
1756an bere aita hil ondoren, Stroganov jauregiaren apainketa amaitu zuen 1760an. 1780an, senatari izan zen[1]. 1783an, Errusiako Akademiako kide bihurtu, eta Hiztegi Akademikoaren editoreetako bat izan zen.
Stroganov lege-kode berria lantzeko batzordeko kide izan zen Katalina Handiaren erregealdian (1762–1796). 1800. urtetik, hil zen arte, Arte Akademia Inperialeko presidente eta Liburutegi Publiko Inperialaren zuzendari izan zen (1800–1811). Liburutegiko bigarren zuzendaria izan zen (Choiseul-Gouffierren ondoren). Estatu Kontseiluko kide ere izan zen[1].
1801etik aurrera, patronatuko presidente gisa San Petersburgo Kazango katedraleko gainbegirale izan zen[2].
1805ean, Liburutegi Inperialean ("депо манускриптов") Eskuizkribuen Gordailu berezi bat ezartzea proposatu zion Alexandro I.ari. Peter P. Dubrovskiren bildumatik hartutako eskuizkribuak izan ziren gordailu horren oinarri[1].
Stroganov, halaber, artista ospetsuen pinturen biltzaile ere izan zen[2].
1811ko irailaren 27an hil zen, San Petersburgon[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.