Alepoko xaboi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alepoko xaboia erramu-olioarekin koipeztaturiko oliba-olioz egindako xaboia da, Alepon, Siria iparraldean, duela mende askotatik modu tradizionalean egiten dutena.[1] Marseillako xaboiaren aurrekaria da eta Europara Gurutzaden garaian iritsi zela uste dute. Edonola ere, greziarrek eta erromatarrek jada ezagutzen zuten.[2] Bere osaigaiak bigarren presioko oliba-olioa, sodio hidroxidoa eta erramu-olioa dira, beti ere proportzio aldakor batean.