From Wikipedia, the free encyclopedia
Ludwig Karl Martin Leonhard Albrecht Kossel (Rostock, 1853ko irailaren 16a - Heidelberg, 1927ko uztailaren 5a) alemaniar biokimikaria izan zen, genetikaren ikerketan aitzindaria. 1910eko Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen azido nukleikoen konposizio kimikoaren aurkikuntzagatik.
Albrecht Kossel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ludwig Karl Martin Leonhard Albrecht Kossel |
Jaiotza | Rostock, 1853ko irailaren 16a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Heidelberg, 1927ko uztailaren 5a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Bergfriedhof (en) |
Familia | |
Aita | Albrecht Kossel |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Estrasburgoko Unibertsitatea University of Rostock (en) |
Tesi zuzendaria | Felix Hoppe-Seyler (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Otto Folin (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Felix Hoppe-Seyler (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, medikua, unibertsitateko irakaslea, fisiologoa eta biokimikaria |
Lantokia(k) | Berlin Marburg eta Heidelberg |
Enplegatzailea(k) | Berlingo Humboldt Unibertsitatea (1887 - 1895) Marburgeko Unibertsitatea (1895 - 1901) Heidelbergeko Unibertsitatea (1901 - 1923) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea Suediako Zientzien Errege Akademia Zientzien Errusiar Akademia Académie Nationale de Médecine (en) Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino |
Medikuntza ikasi zuen Estrasburgoko Unibertsitatean eta Rostockeko Unibertsitatean osatu zituen ikasketak. 1877an mediku izateko azterketa gainditu zuen. Ikasketak amaitzean, Estrasburgoko Unibertsitatera itzuli zen Felix Hoppe-Seylerren ikertzaile laguntzaile gisa. Han azido nukleikoen gainean lan egin zuten.
1883an Berlingo Unibertsitatera joan zen. Han bost konposatu organiko isolatu zituen eta izena jarri zien: adenina, zitosina, guanina, timina eta urazilo. Konposatu horiek base nukleiko gisa ezagutzen dira orain.
1895ean fisiologiako irakasle izendatu zuten Marburgoko Unibertsitatean. Han proteinen konposizio kimikoa ikertu zuen. 1896an histidina aurkitu zuen eta teofilina isolatzen lehena izan zen. 1901ean Heidelbergeko Unibertsitateak kontratatu zuen.
Zeitschrift für Physiologische Chemie (Fisiologia Kimiko Aldizkariaren) argitaratzailea izan zen 1895etik hil zen arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.