Alboka
Euskal musika tresna aerofonoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Alboka euskal haize instrumentu tradizionala da, mihi bakun jogune motako klarinete bikoitza duena.[1][2] Musikalki, bi tutuak independienteak dira, baina aldi berean jotzen dira. Afinazioari dagokionez, egile bakoitzak ezberdina eman du: Arratian egiten zirenak La ♭ notan afinatzen ziren, eta Zegaman egiten zirenak La♯ musika notan. Normalki, albokariek ezkerreko bost zuloko kanaberarekin melodia jotzen dute eta eskumako hiru zulokoarekin laguntza[3]. Alboka, normalki, panderoarekin laguntzen da, eta jota, porrusalda eta martxa dira ohiko abesti motak[4]. Jotzerakoan, arnasketa zirkularra erabili behar da, arnasa hartuz eta joaz aldi berean[5].
- Artikulu hau musika tresnari buruzkoa da; musika taldea gaitzat duena beste hau da: «Alboka (taldea)»
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Itxi
Izena arabieratik dator: al-bûq (البوق).
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0a/Alboka.png/640px-Alboka.png)