politikari belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Albert Joseph, Goblet d'Alviella kondea (Tournai, 1790eko maiatzaren 26a – Brusela, 1873ko maiatzaren 5a) belgikar militar eta politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1832tik 1834ra.
Saint-Cyrko eskola militar berezian hezi zen eta Frantziako Armada Inperialeko ingeniarien ofiziala izan zen 1815ean Herbehereetako Errege Armadarekin bat egin zuen arte. 1830eko Belgikako Iraultzan indar iraultzaileekin bat egin zuen eta behin-behineko gobernuak koronel maila eman zion.
1832 eta 1834 artean gobernuburu eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen. Politikoki joera liberalekoa izan zen. 1834an armadako inspektore jeneral izendatu zuten eta 1837an teniente jeneral maila eta noblezia titulua jaso zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.