![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e9/Tartalo.jpg/640px-Tartalo.jpg&w=640&q=50)
Alarabi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alarabi, Alarabie Markina aldeko euskaran, Euskal mitologiako jeinu edo irelua da. Berari buruzko istorioak Markina aldean gorde dira gehienbat. Giza-itxura du, baina begi-bakarrekoa da, erraldoia eta oinzola biribila du. Bere istorioen zenbait aldaeretan hankabakarra da gainera.
![Alarabi afaltzen](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e9/Tartalo.jpg/320px-Tartalo.jpg)
Litekeena da Tartalo edo Torto eta Alarabi pertsonaia berberaren aldaerak izatea, baina Markinakoak zenbait ezaugarri bereizgarri ditu.
Gertaera izugarriak leporatu izan zaizkio, basa piztiez zein gizakiez elikatzen dela uste baita, haurrak bereziki, eta horregatik eskualdean nolabaiteko "kokoaren" papera egin du.
Lehenengo artzaintzat hartua izan da.
Markinako jaietan urtero ateratzen omen dute Alarabiren irudi bat, jaietako azken egunean erretzeko. Beste batzuetan mozorrotutako pertsona batek egiten du jeinuaren papera, azken urtetan bezala.
Zenbait ikerleek Alarabi hitza Arabiarrekin lotzen dute. Jakina da euskaldunek, inguruko herri kristauen antzera, mendetako borrokak izan zituztela hegoaldeko islamdarren aurka. Baliteke beraz, beste zenbaitetan bezala (Mairuen kasu) sinesmen zaharren izen bat, etsai berriak ziren arabiarrenarekin nahastea, baina lehen aipatutako artzaintzarekin harremanaren harira (lehendabiziko artzain mitikoak izatea), ala hitzak larre zein azienda larretzearen esanahia dauka, eta erro honekin abeltzaintzarekin zer ikusirik duen hitz asko dago; alagura, alaketa, alapide, altxubide, altxoin...