From Wikipedia, the free encyclopedia
Al-Ḥurr ibn ʿAbd al-Raḥmān al-Thaqafi (arabieraz: الحر بن عبد الرحمن الثقفي; Ta'if, Hejaz, VII. mendea - Tolosa Okzitaniakoa, VIII. mendea) al-Andaluseko laugarren valia izan zen (716-719).[1] Ifrikijako vali ere izendatu zuten. Valierriko hiriburua Kordoban finkatu zuen.
Al-Hurr ibn Abd al-Rahman al-Thaqafi | |||
---|---|---|---|
716ko uztaila - 719ko urtarrila ← Abd al-Aziz ibn Musa - Al-Samh ibn Malik al-Khawlani → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ta'if, VII. mendea | ||
Herrialdea | Omeiatar Kaliferria | ||
Heriotza | VIII. mendea ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Abd al-Rahman ibn Umm al-Hakam al-Thaqafi | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | arabiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
717ko udaberrian, urteroko kanpaina hasi zuen, Ekialdeko Tarraconensisen aurka abiatuz, non magnate godo batzuk azkar menderatu zituen. Ebrotik gora egin zuen, eta hainbat hiri menderatu zituen, tartean Iruñea.
Dirudienez, 718an berriro Tarraconensisko godoen aurka borrokatzeri ekin zion. Al Maqqari historialariak Al-Hurrek Bartzelona konkistatu zuela zioen, baita Tarraco eraso eta suntsitu zuela ere, San Prospero gotzaina Italiara ihes egitera behartuz. Beste historialari batzuek, gertaera hau, Musa ibn Nusairrek 713 inguruan egin zuela zioten. Edonola ere, handiki godoek, Ardo erregeari leial, Septimaniara edo Frankoen Erresumara ihes egin zuten. Ondoren, hispaniarrek, paper garrantzitsu bat izan zuten euren jatorrizko eskualdeetara itzultzean, Pirinioen hegoaldean frankoen domeinua ezarriz.
719ko udaberrian kargua galdu zuen eta Umar II.a kalifak zuzenean bidalitako Al-Samh ibn Malik al-Khawlanik ordezkatu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.