Al-Bara
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Al-Bara, Bara, El-Bara edo Albara (arabieraz: بارة bāra) Siria Ipar Siriako antzinako herrietariko bat da. Zawiya mendietan kokatuta (Jebel Riha), Maarrat al-Numantik 25 kilometrotara, Hamatik 65 kilometrotara eta Alepotik 80 kilometrotara dago.
Al-Bara1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Barako hondakinak. | |
Mota | Kokaleku |
Kokalekua | Siria |
Eskualdea2 | Herrialde arabiarrak |
Koordenatuak | 35°41′N 36°32′E |
Izen ematea | 2011 (XXXV. bilkura) |
Arriskuan | 2013 |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Antzinako herri horietatik Al-Barakoa handiena da. Bertan ezagutzen dira gutxienez bost eliz, hiru monasterio, eraikin desberdinak, bi hilobi-piramide eta lur azpiko hilobi bat. Aztarna horiek hau bide komertzial baten gainean sortutako herri garrantzitsua izan zela erakusten dute; bide horrek Antiokia eta Apamea lotzen zituen. Lehenengo aztarnak IV. mendekoak dira. Halaber, lurren kalitateari esker ardoa eta oliba olioaren ekoizpena handia zen. Ondorioz, V. mende eta VI. mendetan 5000 biztanle izan zituen landa-hiri aberatsa zabaldu zen. Urte horietan, heldu ziren monjeei esker, elizak, monasterioak eta hilobi-piramideak eraiki ziren.
Musulmanen etorrerak bide komertzialak moztu zituen eta inguruko beste herri eta hiri abandonatuak izan ziren, baina ez Bara non biztanleak gelditu ziren eta kristauak izaten jarraitu zuten. Gutxi izango balitz, hiria Bizantzio menpeko apezpikutza izan zen. XI. mendearen amaieran Gurutzatuak heldu ziren eta turkierrei eraso egin zieten eta 1097ko abenduaren 31an, borrokatu ondoren, Bohemundo I.a Antiokiakoa eta Roberto II.a Flandeskoa tropen aurrean turkiarrek ihes egin zuten. 1098an Raimundo IV.a Tolosakoak hiria hartu zuen.
1232an Alepoko emirrak, Balak, Al-Bara konkistatu zuen; Balakek gotorlekua eraiki zuen, Abu Safyan. Gurutzatuek berriro ere ezagutzen ez den urtean hiria berreskuratu zuten baina 1148an Nur ad-Dinek behin-betiko konkistatu zuen. [1]
Al-Bara hiriak 1157 eta 1170. urtetan lurrikarak pairatu zituen eta utzia izan zen. Hiriaren azken aipamena XII. mendekoa da. XX. mendearen hasieran beste herri bat eraiki zen inguruan.[2]
2011an, Siria iparraldeko 40 antzinako herrien arteko bat Unescoren Gizateriaren Ondarearen zerrenda sartua izan zen. 2013an Gizateriaren Ondarea arriskuan bezala izan zen katalogatua. 2015ean gerraren testuinguruan, Siriako Gobernuak lehergailuez eta makinez etxeen eta hilobien txikizioa Estatu Islamikoaren eskutik salatu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.