Akisgrango Hitzarmena (1748)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Akisgrango Hitzarmena 1748an sinatutako bake ituna izan zen, Austriako Ondorengotza Gerrari amaiera eman ziona. Herrialdeetako ordezkariak apirilaren 24an batzartu ziren Akisgranen, eta hitzarmena urriaren 18an izenpetu zen. Zortzi urte iraun zuen gerra horren ostean, erresuma boteretsu berri bat agertu zen Europan: Prusia[1].