From Wikipedia, the free encyclopedia
Akan[1] mendebaldeko Afrikako talde etnolinguistikoa da, Ghanan, Boli Kostan eta Togon hedaturik dagoena. Ghanako eta Boli Kostako etnia nagusia da. [2][3] Akan herriak hitzegiten dituen hizkuntzak Kwa taldekoak dira.[4]
Mota | etnia |
---|---|
Biztanleria (osoa) | 20.000.000 |
Hizkuntza | Akan (en) |
Erlijioa | kristautasun, sunismo eta Akan religion (en) |
Geografia | |
Estatua | Ghana, Boli Kosta, Brasil, Jamaika, Surinam, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Togo |
Badirudi akantarrak Sahel-eko eskualdetik iritsi zirela gaur egun betetzen duten lurraldera[5] XI era XIII. mendeen inguruan.[6][7]. XI. mende aldera egungo Boli Kosta eta Ghanaren eremuan Bonomango Erresuma sortu zen eta akan herriak komertzioari ekin zion batik bat inguruko asentamenduekin harremanetan jarriz: Djenne, Timbuktu eta Bornu besteak beste. [8] XII eta XIII. mende artean urrearen meatzaritzak sekulako indarra hartu zuen Bonomanen Akan herria asko aberastu zelarik.[9] Urre meatze berriak ustiatzekotan zenbait akan talde Bonomango erresumatik irten eta inguruko lurraldeak kolonizatu zituzten meatzaritza eta komertziotik bizi ziren estatu txikiak sortuz.[10][11] Estatu berri horietako bat Akwamu dugu zeina egungo Benin dagoen eskualderarte iristen zen.[12] Denboraren poderioz Akwamu benetako inperio bihurtu zen, Ashanti Inperioa hain zuzen ere.[13]
XV. medeaz geroztik XIX. menderarte akanek urre meatzaritza eta komertzioaren primazia izan zuen Gineako golko eta Afrika mendebaldean eskualde hauetako talde boteretsuenetakoak zirelarik.[14][15] Europako estatuen kolonizazio kanpainei aurre egin zieten euren autonomia mantentzearren independentzia galdu zutelarik.[14][15][16] XX. mende hasieran akan herriaren lurraldea Britainia Handiaren edota Frantziaren agindupean zeuden. 1957ko martxoaren 6an Erresuma Batuko kolonia zen Urrearen Kostako akan lurraldea Kwame Nkrumah-k gidatua matxinatu eta Britainiako Togo-rekin bat eginez Ghana estatu independientea sortu zuten. Boli Kosta 1960ko abuztuaren 7an independizatu zen Frantziarengandik.[17]
Akan herria hainbat talde edo etnia txikiagotan banatzen da, besteak beste: Ashanti, Akwamu, Akyem, Akuapem, Denkyira, Abron, Aowin, Ahanta, Anyi, Baoule, Chokosi, Fante, Kwahu, Sefwi, Ahafo, Assin, Evalue, Wassa, Adjukru, Akye, Alladian, Attie, M'Bato, Abidji, Avikam, Avatime, Ebrie, Ehotile, Nzema, Abbe, Aboure, Coromantins, Ndyuka.[2][3][18]
Akan gizartea matrilineala da, hau da akan bat bere amaren leinukoa litzateke aitarenaren aurretik, horrela genealogia ama, amona etabek. markatzen dutelarik.[19] Akan artea ospetsua da, batik bat ezagunak dira argizari galduaren teknika bitartez lortzen dituzten brontze eta urrezko piezak. Kultura hau da Ghanako kultura nagusia.[20]
Etnia honen kontakizun mitologiko garrantzitsuenetakoak anansesemak lirateke, hitz honen esanahia 'armiarma ipui' da. Anansesemen beste hizen bat nyankomsem da hau da 'zeruko jainko baten hitzak'. Historia hauetan maiz azaltzen den pertsonaietako bat Kwaku Ananse dugu, genio bihurri bat, zeinak armiarma, gizaki edo bien arteko zerbaiten itsuraz azaltzen den. [21]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.