albaitari eta ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Aitor Cevidanes Miranda (Donostia, Gipuzkoa, 1989) NEIKER-eko Animalien Osasun saileko doktoradu ondoko ikertzailea da.[1] Albaitaritzan lizentziatua, Lurreko Ekologia eta Biodibertsitatearen Kudeaketan masterduna eta Kontserbazioaren Medikuntzan doktore.
Aitor Cevidanes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1989 (34/35 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa 2014) master |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, albaitaria eta zientzia-dibulgatzailea |
Lantokia(k) | Neiker |
Enplegatzailea(k) | Andrés Bello Unibertsitatea (2015 - 2020) |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Animali basatien parasito eta gaixotasunak izan ditu ikerketa ardatz, Osasun Bakarraren ikuspuntutik.
Gaur egun, bektore artropodoak, bektore bidez transmititutako gaixotasunak eta aldaketa globalarekin lotutako gaiak ikertzen ditu NEIKER-en Juan de la Cierva (2020-2022) eta Ramon y Cajal (2022-2027) doktoradu-ondoko bekei esker.
Abaitaritzan lizentziatu zen 2012an Zaragozako Unibertsitatean. Lurreko Ekologia eta Biodibertsitatearen Kudeaketan masterra egin zuen 2014ean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta bertan, paisaiaren urbanizatzeak mikrougaztunen ektoparasitoetan zuen efektua ikertu nuen.
Doktoregotza ikasketak Txilera[2] eraman zuen. Bertan populazioen osasuna eta kontserbazio biologikoa ardatz dituen Kontserbazioaren Medikuntza doktoregotza programan egin zuen tesia, Txileko Andres Bello Unibertsitatean. Kapar, arkakuso eta bektore bidez kutsatutako patogenoen transmisioa Andeetako azeri eta txakurren artean Txileko paisaia antropikoan tesia defendatu zuen 2019 bukaeran.[3]
30 artikulu zientifikotik gora argitaratu ditu.
Gaur egun, Journal of Wildlife Diseases[4] eta Aranzadi Zientzia Elkartearen MUNIBE-Natur Zientziak aldizkarietako editore[5] elkartua da.
Hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte:
UEUko kidea da. Txiotesian parte hartu zuen 2020. urtean, eta UEUko 50. urteurreneko hainbat ekitaldietan izan da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.