From Wikipedia, the free encyclopedia
Aichi prefektura (japonieraz: 愛知県 Aichi-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da, Chūbu eskualdean dagoena. Hiriburua Nagoia hiria da.
Aichi prefektura 愛知県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Warera ga Aichi (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-23 | ||
Hiriburua | Nagoya | ||
governor of Aichi Prefecture (en) | Hideaki Ōmura (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°10′49″N 136°54′23″E | ||
Azalera | 5,164,57 km² | ||
Mugakideak | Gifu, Mie, Shizuoka eta Nagano | ||
Punturik altuena | Chausuyama (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 7.521.192 (2021eko apirilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 1.433,50 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Chūbu | ||
Uhartea | Honshu | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
pref.aichi.jp… eta pref.aichi.jp |
Antzina, lurraldea Owari, Mikawa eta Ho probintizen artean banatuta egon zen. 1871n, sistema feudala desegin zenean, Owari probintzia, Chita penintsula izan ezik, Nagoya prefektura bilakarazia izan zen; Mikawa probintzia, berriz, Chita penintsula erantsita, Nukata prefektura bilakarazia izan zen. 1872ko apirilean, Nagoya prefekturari izena aldatu eta Aichi prefektura bilakatu zen. Urte bereko azaroan, Nukata prefekturarekin bat egin zuen.
Japoniako artxipelagoko erdian dago. Hegoaldean, Ise eta Mikawa badiak daude, eta gainerako mugakideak hauek dira: Shizuoka ekialdean, Nagano ipar-ekialdean, Gifu iparraldean eta Mie mendebaldean. 106 km luze da ekialdetik mendebaldera eta 94 km luze iparraldetik hegoaldera. Puntu gorena Chasuyama da (1.415 m-ko altitudea).
Prefekturaren mendebaldean Nagoya hiria eta haren ingurua dira nagusi. Ekialdean, berriz, jende gutxiago bizi da, baina baditu industriagune handi batzuk ere.
Aichi prefekturan automobilgintzak garrantzi handia du. Han dago Toyota enpresaren egoitza nagusia.
|
|
|
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.