Aglaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aglaia, greziar mitologian (antzinako grezieraz Ἀγλαΐα, "dizdiratsua"), hiru Kariteen artean gazteena eta ederrena zen. Adimena, irudimena eta adimenaren senaren ikur zen.
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Aglaia | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Zeus |
Ama | Eurinome |
Ezkontidea(k) | Hefesto |
Seme-alabak | Morfeo, Eucleia (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Anai-arrebak | Eufrosine eta Talia |
Itxi
Bere ahizpa Eufrosine eta Talia bezala (hiru graziak), Zeus jainkoa eta Eurinome ozeanidearen alaba zen.
Bertsio batzuen arabera, Hefestoren emaztea zen (bertsiorik hedatuenak, Hefesto, Afroditarekin ezkondua erakusten duen arren), orfismoaren arabera, honekin, honako hauen ama izan zelarik:
- Eukleia (Ευκλεια), ospe ona eta loriaren jainkosa
- Eufeme (Ευφημη), hitz egite zuzenaren jainkosa
- Eutenia (Ευθηνια), oparotasun eta osotasunaren jainkosa
- Filofrosine (Φιλοφροσυνη), abegikortasun eta ongietorriaren jainkosa