erromatar ofizial eta martiri kristau From Wikipedia, the free encyclopedia
Adrian Nikomediakoa edo Hadriano Nikomediakoa (Konstantinopla, c. 278 – Nikomedia, 306ko martxoaren 4a) martiri kristaua izan zen, Diokleziano enperadoreak kristauen aurka egindako jazarpenetan martirioa jasan zuena.
Adrian Nikomediakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Konstantinopla, 278 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Nikomedia, 306ko martxoaren 4a (egutegi gregorianoa) (27/28 urte) |
Familia | |
Aita | Probo |
Ezkontidea(k) | Natalia Nikomediakoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Santutegia | |
Irailaren 8, Martxoaren 4 eta Abuztuaren 26 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Legenda aurea izeneko kondairaren arabera Probo sei urtez (277tik 282ra) enperadore izan zenaren semea izan zen. Agian hau beste Adrian izan zen.[1] Adrian ofizial militar erromatarra izan zen eta, ondorioz, Maximiano eta Galerioren agintaldietan kristauak jazarri zituen. Baina fededun haien kemen eta etsipenaren miresle, bere erlijiora bihurtu zen, eta ondoren Santa Natalia Nikomediakoarekin ezkondu zen, kristaua hura ere.
Lizinio enperadoreak jazarri egin zuen, eta preso hartu eta torturatu egin zuten bere fedeari uko egiteko. Nikomedian tortura izugarriak jasan zituen, eta azkenean burua moztu zioten.[2][3] Emazteak bere gorputza zaindu zuen Konstantinoplan hil zen arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.